2019ko IKASKETA ZERBITZU SARIAK
2019ko IKASKETA ZERBITZU SARIAK
Espainiako Ikasketa Zerbitzu sareak, Edebe editorialak eta Educo fundazioak 2019ko ikasketa zerbitzu sariak antolatu dituzte, bere bostgarren edizioa.
2019ko irailaren 15erarte, aurkeztu nahi diren lehen edo bigarren hezkuntza eskolak, Formakuntza Profesional zentroak eta ikasketa-zerbitzua lantzen ari diren beste motatako antolakundeak haien proiektuak aurkeztu ahal dituzte https://aprendizajeservicio.com web orriaren bitartez, horrela hainbat sari lortu ahal izateko.
Ikasketa zerbitzua ume eta gazteek egiten duten hezkuntza metodologia bat da, zeinaren bidez komunitatearekiko zerbitzu bat egiten duten bitartean, giza ezagutzak lantzen eta aldi berean ikasten duten.
Ikasketa zerbitzu sariak ohitura osasungarriak sustatzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonak laguntzeko, edo genero berdintasuna aurrera eramaten dituzten proiektuak sustatzeko helburuarekin antolatzen dira.
2019ko estatu mailako ekitaldian 45.000 pertsonek hartu zuten parte, 302 ikasketa zerbitzu proiektu eta 523 eskolen eta antolakundeen parte diren gazteek.
Konbokatoriaren oinarriak eta inskripzio orria https://aprendizajeservicio.com web orrian daude. Proiektuak gazteleraz, katalanez, euskeraz edo galizieraz aurkez daitezke.
Entitate hauek lagundu dute ekitaldi hau aurrera ateratzen: La Caixako obra soziala, DKV Seguruak, CENEAM, (Transizio Ekologikorako Ministeritza), GSD Hezkuntza, Gironako Printzesa Fundazioa, OEI (Iberoamerikako Estatuen Antolakundea), Arci Nature, Anabella Fundazioa, Plena Inclusion, Torresco, Abacus, eta Iruñako udaletxea.
Sariak konbokatu dituzten entitateak:
Ikasketa zerbitzu espainiar sarea: 17 talde territorialek osatzen dute, eta hauen helburua ikasketa zerbitzua sustatzea da. Hezkuntza zentroetatik, gizarte entitateetatik eta Iruñako udaletxetik doazen pertsonez osatua.
Edebe: esperientzia zabaleko editorial taldea, hezkuntza arloan aritua. Material digitalen sorkuntza haiek egin zuten lehenengoz. Azkenaldian, Espainia mailako hezkuntza arloko editorial talde garrantzitsuenetarikoa da. Edebe iberoamerikako estatu gehienetan dago, gehienbat gaztelania hitz egiten denetan: Mexiko, Kolonbia, Peru, Ekuador, Argentina eta Txilen. Eta Brasilen, portugesez.
Educo gizartearen garapenerako GKE bat da, hezkuntzan eta umeen babesaren inguruan lan egiten. 15 estatuetan egiten dute lan proiektuen bitartez, 550.000 umeekin batera.
Informazio gehiago:
Marta Muntada. Comunicación y prensa Grupo edebé
Tel.: 645 25 63 50 / 93 206 44 43 mmuntada@edebe.net www.edebe.es