2021eko Ikasketa-Zerbitzua Sariak
Proiektuak aurkezteko oinarriak
Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzua Sareak eta Edebé Fundazioak, aurten Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren laguntzarekin, 2021eko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarietan parte hartzeko dei egiten die Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei nahiz gizarte-erakundeei.
Sarien helburuak
1. Haur eta gazteen ikaskuntza eta komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko ekintza solidarioak uztartzen dituzten ikastetxeen eta gizarte-erakundeen lana aitortzea.
2. Haurrek eta gazteek, bereziki ingurunean aldaketa positiboak eragiteko aukera gutxiago dituztenek, herritar aktibo bihurtzeko duten gaitasuna onartzea.
3. Ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak hezkuntza arrakastatsurako eta konpromiso sozialerako tresnak direla aitortzea, eta horien zabalkundea sustatzea
4. Gizarte-justizian eta giza eskubideetan oinarritutako kultura parte-hartzailea, solidarioa eta konpromiso zibikokoa indartzea eta zabaltzea gizartean.
Ezaugarriak eta eskakizunak
1. Nork hartu ahal izango du parte?
Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH – Batxilergoko eta Lanbide Heziketako1 ikastetxe publiko, itunpeko edo pribatu guztiek hartu ahal izango dute parte 2021eko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien deialdian, baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.
Halaber, gizarte-erakundeek ere hartu ahal izango dute parte (gazteen mugimenduak eta elkarteak, astialdirako elkarteak, eskauten elkarteak, boluntarioen elkarteak, ingurumeneko elkarteak, kulturalak…), baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.
Ikastetxeek eta parte hartzen duten gizarte-erakundeek indarrean dauden legeak errespetatu behar dituzte, eta, bereziki, haurrak babesteko neurriei buruzko guztia.
Sariak hezkuntza-sektore ez-unibertsitarioentzat direnez, instituzio unibertsitarioek ezin izango dute ikasle unibertsitarioak protagonista dituen proiekturik aurkeztu, baina parte hartu ahal izango dute deialdian aurkeztutako ikastetxeen edo gizarte-erakundeen laguntzaile gisa.
Administrazio publikoak ere kanpoan geratzen dira, baina ikastetxeen edo aurkezten diren gizarte- erakundeen erakunde laguntzaile gisa aurkez daitezke
Ezinbestekoa izango da deialdian aurkezten den proiektuak instituzioko (ikastetxeko edo gizarte- erakundeko) zuzendariaren abala edukitzea eta ez bakarrik proiektuko arduradunarena.
Ikastetxe edo gizarte-erakunde bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake, oinarrien araberakoak badira.