BADAGO 2017ko IKASKETA ETA ZERBITZUKO SARIA KONBOKATUTA. ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!

Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzua Sareak, Educo Fundazioak eta Edebé Argitaletxeak, berriz ere, sustatu dute 2017ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariaren deialdia, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako, DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago.

Horrelako praktikek hezkuntzako arrakasta eta konpromiso soziala uztartzen dituzte: komunitateari zerbitzua eginez ikasten dute.

  • Zuhaitzak landatuz, asko ikasten dute basoei eta paisaiari buruz, deforestazioari buruz, klima aldaketaz…
  • Odola emateko kanpaina antolatuta, odol taldeei eta transfusioei buruz ikasten dute, zeintzuk diren odolaren osagaiak, zein funtzio duten organismoan…
  • Turismo ibilbideak QR kodeak erabiliz sortuta, euren herriko ondare artistikoari eta urbanistikoari buruz ikasten dute, historiari buruz, teknologia mugikorrari buruz…

Eta esperientzia horietan guztietan, gainera, ikasi egiten dute zer den ahalegina, antolamendua, talde lana, erabakiak hartzea, solidaritatea, enpatia, komunikatzeko trebetasunak… Arrazoi asko daude ikaskuntza-zerbitzuaren booma azaltzeko, baina beharbada esanguratsuena da ondo funtzionatzen duela eta ahoz aho zabaltzen dela. Irakasleek diotenez, emaitza akademiko hobeak daude eta ikasgeletan elkarbizitzarako giroa ere hobea da horrelako metodologia aplikatuz.

http://www.aprendizajeservicio.com webgunetik sarbidea dago informazio guztira eta proiektuak ere aurkezten dira. Epea zabalik dago 2017ko irailaren 30era arte.

Neska-mutilen talentua denon onerako garatzen inplikatuta dauden hezitzaileak ezagutzen badituzue, anima itzazue proiektua aurkeztu dezaten!