MUNDUAK LOTZEN Herritartasun globalerako heziketa: proposamen bat
Oxfam Intermonekoek jakinarazi eta gogoratu nahi dizuegu 18-19 Munduak Lotzenekimenerako izen ematea zabalik dagoela; loturahonek zuzenean eramango zaituzte Munduak Lotzenplataformaren izen-emate gunera. (www.conectandomundos.org).
Ikasturte honetan, “Eskubiderik Gabe” izenpean, Desparekotasuna eta eskubide sozialak ikasgelan,ikastetxean eta inguruan(Ad.- auzoetan, hurbileko elkarteekin…) lantzean proposatu nahi dizuegu.
Honekin batera aurkezpena bidali dizuegu (Euskaraz eta Gazteleraz) eta aurreko edizioekiko diren aldaketa eta berrikuntzak azaltzera gatozkizue ondoren:
- Ikaslegoarekin lan egiteko epea 12 astera luzatu da (orain arte 9 ziren), lau fasetan banaturik.
- Adin bakoitzera egokitutako 5 proposamen didaktiko izango ditugu: haur-eskola(03-05 urte), lehen hezkuntza(06-08 eta 09-11 urte) eta bigarren hezkuntza(12-14 eta 15-17 urte)
- Haur-eskola(03-05 urte) lehen hezkuntza(06-08 eta 09-11 urte): Ari bereko hiru proposamen izango dira, ikastetxeak ML lehen hezkuntzarako proiektutzat hartzeko moduan.
Adin bakoitzak produktu propioa gauzatuko du
- haur-eskola(03-05 urte) eta lehen hezkuntzako lehen ziklokoek(06-08 urte): Elkarlanean egindako ipuin edo komikia.
- lehen hezkuntzako bigarren ziklokoek(08-10 urte): Elkarlanean egindako mahai-jokoa
- lehen hezkuntzako bigarren ziklokoek(10-11 urte) : Elkarlanean egindako jokoa birtuala
- bigarren hezkuntza (12-14 eta 15-17 urte)
Ari bereko bi proposamen izango dira, ikastetxeak ML bigarren hezkuntzarako proiektutzat hartzeko moduan.
Adin bakoitzak produktu propioa gauzatuko du
- 12-14 urte: Erakusketa prestatu.
- 15-17 urte:Rol-jokoa prestatu (Argudio ezberdinak landu).
Aurtengo edizioak berrikuntza interesgarria dakar, Ikaskuntza eta Zerbitzua (IZ)inguruarekin lan egin ahal izateko proposamena:
- HAUTAZKO 2 proposamen izango dira (bat lehen hezkuntzarako eta beste bat bigarren hezkuntzarako) ML proposamena inguruarekin lantzeko.
- Proposamenok Ikaskuntza eta Zerbitzuaren metodologia dute iturburu; ikastetxe bakoitzak bere beharrei egokitu ahal izateko moduan aurkeztuta
- Gida gehigarrietan aurkeztuko dira proiektua landu ahala lagungarri izan daitezen.
- Azken produktu/zerbitzua landu beharrari lotuta daude proposamenok apirilean edo hirugarren hiruhilekoan zehar ikastetxe bakoitzaren arabera.
Zuen esanetara edozertarako (lianellagonzalez@oxfamintermon.org)