2019ko Ikaskuntza-zerbitzuko sariak. Proiektuak aurkezteko oinarriak
Espainiako Ikaskuntza-zerbitzuko sareak, Educo-k eta Edebé argitaletxeak dei egiten diete Haur- Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxeei eta Espainiako estatuko gizarte- entitateei 2019ko Ikaskuntza-zerbitzuko sarietan parte har dezaten.
Sarien helburuak
- Ikastetxe eta gizarte-entitateek ikasleen ikaskuntza osatzeko komunitatearen bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta antolatzen dituzten jarduerak eta lana aitortzea.
- Ikaskuntza-zerbitzuko praktikak aitortzea hezkuntza-arrakastarako eta gizarte-konpromisorako tresna gisa.
- Kultura partizipatiboa, solidarioa eta gizalegezko-konpromisoa duena sendotzea eta zabaltzea, horretarako ikaskuntza-zerbitzuaren hedapena eta inplementazioa suspertuz.
Ezaugarriak eta betekizunakNork har dezake parte?
2019ko Ikaskuntza-zerbitzuko sarietan parte hartzen ahalko dute Estatu Espainoleko Haur-Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako1 ikastetxe guztiek –publikoak, itunduak edo pribatuak–, baldin eta Ikaskuntza-zerbitzuko praktikak egiten ari badira.
Edozein Autonomi Erkidegotan Ikaskuntza-zerbitzuko praktikak egiten ari diren gizarte-entitateek ere (hezkuntza ez arautuko entitateak, gazte-mugimendu eta -elkarteak, aisialdi-klubak eta skout- taldeak, boluntariotza-, ingurumen- eta kultura-elkarteak, eta abar) parte har dezakete.
Parte hartzen duten ikastetxeek eta gizarte-entitateek indarrean diren legeak errespetatu behar dituzte, eta, bereziki, haurrak babesteko neurriekin lotutako guztia.
Aurreko deialdietan sarituak izan diren ikastetxeek eta gizarte-entitateek ezingo dute proiektu berbera aurkeztu, baina badute aukera beste batzuk aurkezteko.
Aurreko deialdietan finalistak izan ziren ikastetxeek eta gizarte-entitateek proiektu berbera aurkez dezakete –betiere 2018-2019ko ikasturtean egin bada–, edo besteren bat.
Sariak unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sektoreetara zuzentzen direnez, erakunde unibertsitarioek ezingo dute aurkeztu unibertsitateko ikasleek egindako proiekturik, baina parte har dezakete deialdi honetara aurkezten diren ikastetxe edo gizarte-entitateen erakunde-laguntzaile gisara.
Halaber, Administrazio publikoak deialdi honetatik kanpo geratuko dira; alabaina, aurkezten diren ikastetxe edo gizarte-entitateen erakunde-laguntzaile gisara aurkez daitezke.
Ezinbestekoa da deialdira aurkezten den proiektuak erakundeko (ikastetxea edo gizarte-entitatea)zuzendariaren bermea edukitzea, eta ez bakarrik proiektuaren ardura duen pertsonarena.
Ikastetxe edo gizarte-entitate bakoitzak nahi beste proiektu aurkez ditzake, betiere hemen azaldutako oinarri hauek betetzen badituzte.
2. Zer proiektu-mota aurkez daitezke?
2018-2019ko ikasturtean bukatu diren Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak baino ez dira onartuko. Beraz, ez dira aintzat hartuko aldi hori baino lehen egindako eta amaitutako esperientziak edo praktikan oraindik ere zehaztu ez diren proiektuak.
Aurkezten den Ikaskuntza-zerbitzuko edozein esperientziak bat etorri beharko du honako bi eredu hauetakoren batekin:
A eredua: talde edo ikasgela baten proiektua (edo adin-talde edo kolektibo zehatz bat gizarte- entitateen kasuan).
B eredua: ikastetxe edo gizarte-entitate osoaren proiektua, ikastetxe gehiagorekin partekatutakoa edo ikasgelaz goragoko beste edozein neurrikoa.
Proiektuak aurkezteko oinarriak.HEMEN
Web: www.aprendizajeservicio.com