Ikasketa zerbitzua eta koronabirusa V

 

Garai honetan jasotzen ditugun ikasketa zerbitzu proiektuak gizarte kritika dute haien barnean, eta hauek askotan borroka kolektiboan oinarritzen dira, guztion artean egoera honetatik irteteko helburuarekin.

Kreatibitatearen eta eskuzabaltasunaren lankidetza dute hauek presente, eta honen boterea ezagutarazten dute. Koronabirus eta ikasketa zerbitzuaren arteko nahasketa ikusten jarraituko dugu bostgarren atal honetan:

Sota la mascareta (maskarilaren azpian). Sant Pere de Vilamajor-eko (Katalunia) Vilamajor institutuko ikasleek hamabostaldiko programa irratia antolatzen dute Radio Vilamajor-en, auzokoek haien sentimenduak, ideiak eta desirak espresa ahal ditzaten. Konfinamendu egoerak familien, hezkuntzaren, osasunaren eta bizitzaren eskubideak zelan eragiten dituzten azaltzeko.

Utzi iezadazu jolasean konpainia egiten. Ribera de Cañedo-ko CRAko umeek (Salamankako iparraldean) akonpainamendu ekintzak antolatzen dituzte: pertsona nagusiak deitzen dituzte haien konfinamendua hobetzeko, eta beste alde batetik ipuinak, dantzak eta abestiak grabatzen dituzte ospitaletako langile, erresidentziako nagusi, polizia eta pertsona gaixoentzako.

AR-I (Arm Robot with artificial intelligence) Salamankako Rio Tormes CIFPeko ikasle gazteek, Libera Makers iniziatibaren parte izanez (SEO Birdlife eta Ecoembes-en laguntzarekin), inteligentzia artifizial beso robot bat garatu eta sortu dute, zeinek hondakin ezberdinak bereizten eta batzen dituen. Libera Makers iniziatiba naturatik hondakinak ezabatzean oinarritzen da.

Green Quijano zentro ikasketa zerbitzu proiektu bat da Alcala de Henares-eko Alonso Quijano BHIk antolatua. Hiru oinarri lotzen ditu: sufritzen ditugun ingurugiro arazoak, dugun sistema sozioekonomikoa eta bizitzeko modua. UAHko Etika Anbientaleko, Ekologistak akzioan eta Oxfan-Intermoneko hitzaldietara joan ostean, ikasleak konfinamenduan kontzientziazioa eta iraunkortasuna sustatzea hartu zuten helburutzat.

Elikagaien batzearen kanpaina. Mairena de Aljarafeko (Sevila) Malala CEIPko 2. Kurtsoko ikasleek ACCEMekin kolaborazioan errefuxiatuen egoeraz sentsibilizazioa lortzeko lanetan dabiltza. Honen inguruan ikasi ostean, konfinamendua heldu zen eta ez zuten haien konpromezua betetzeko aukerarik izan. Orduan, egiten hasi ziren eta pandemia egoeran egin zuten. Ezerk ez ditu gelditzen!

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net