I+Z eta koronabirusa bigarren hezkuntzan
Ens agrada cuidar. (Zaintzea gustoko dugu). Sant Boi de Llobregateko Sant Josep ikastetxeak, bertako udaletxeko hezkuntza sustapen taldearekin, laugarren mailako ikasleek bertako osasun parkeko bolondres zerbitzua laguntzeko online tresnak antolatzeko batu ziren. Lankidetza ederra izan zen, zeinaren bidea ikasleek bolondresei animo mezuak helarazten zizkieten, nahiz eta ia konfinamendu totaleko egoeran zeuden.
#I+ZMotiliviEtxetik Gironako Motilivi institutuko 4. Mailako ikasleak, konfinamendu egoeran egotean eta Zerbitzu Komunitario eta Inbestigazio Proiektuaren ikasgaiaren bitartez, hainbat proiektu antolatu dituzte haien Google Aps-en aurki daitezkenak, eta sare sozialen bidez zabaldu direnak: arriskuko pertsonentzako animo bideoak, kontagioak saihesteko kartelak, konfinamendua errazteko ekintzak, ipuin kontaketa, pandemiaren inguruko historioak kontatu eta bestelakoak.
Sant Jordi Geometric. Sant Jordi jaierako gutxi geratzen denez, Bartzelonako Mare de Deu dels Angels eskolako 1. mailako ikasleek, zeinetan geometrian lanean zenbiltzan, honen ezagutzak erabiltzeko ekintza bat hasi zuten: margozteko jarraibideekin egindako arrosa geometriko bat egin zuten, lehen hezkuntzako haien ikaskideentzako opari bezala erabili zutena, eta baita auzoko erresidentzietako nagusientzat ere.
Microplastic Watchers Bartzelonako Mare de Deu del Angels eskolako bigarren hezkuntzako ikasleak, museo maritimoarekin eta itsasoaren zientzien institutuarekin batera, proiektu hau egin dute, zeinetan bertako hondartzetako area batzen duten, dute mikroplastikoen azterketa egiteko. Horrez gain, eskola eta auzo mailan kontzientziazio kanpaina bat hasi dute ere, plastikoen arazoa jorratu ahal izateko. Konfinamendua baino lehen hasi zen, eta konfinamenduan zehar ideiak eta zerbitzua pentsatzeko aprobetxatu zuten.
Leonardo akzioan. Mahadaondako (Madril) Leonardo da Vinci institutoko erlijio ikasgaiko ikasketa zerbitzu proiektuko parte dugu hau. DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek Onda Leonardorako programa oso berezi bat grabatu dute. LQDVI fundazioaren “Zure istorioa oso garrantzitsua da” proiektuaren barne, ikasle hauek oso pertsonalak diren konfinamenduan idatzitako nagusientzako eskutitzak irakurtzen dituzte.
LECXIT programa – irakurmena hezkuntza arrakastarako. Jaume Bofill fundazioaren programa ezaguna dugu hau, zeinen helburua irakurmena sustatzea eta honen bitartez hezkuntza hobetzea dugun. 250 ikastetxe, liburutegi eta entitate sozial batzen dituen ekimena dugu hau, eta 1800 boluntario baino gehiagok umeen aholkulari gisa dihardute. Konfinamendu garaian, gazte batzuk haien komunitatearekiko zerbitzua egin zuten Lecxiten bitartez (beharrezko ikasketa zerbitzua Katalunian DBH 3. eta 4. mailetan). Modu birtualean egin dute azkenaldian, bideo laburrak grabatuz, zelan sentitzen diren azalduz eta umeekiko erlazioa jorratuz. Gazteek ekintza batzuk ere antolatu dituzte, hala nola ipuin kontaketa eta irakurmenaren inguruko jolasak.
Economia per a tothom. (Ekonomia guztiontzat). Salteko (Girona) Vallvera institutuko ekonomia eta enpresa batxilergoko ikasleak “Radio Escola a Radio Salt” programarako ekitaldi bat antolatu zuten, kuriositate ekonomiko bat bertan azalduz, denok ulertu ahal dezagun.
Donem suport als afectats per la Covid. (Covid-agatik kaltetutakoak lagun ditzagun). Cassa de la Selva institutuko 3. mailako ikasleek eskutitzak, poesiak eta marrazkiak sortzen dituzte erresidentzietan edo ospitaletan lan egiten duten pertsona guztientzako, eta baita bertan gaixorik daudenentzako ere.
Descobreixo persones defensores del Drets Humans. (Giza Eskubideak babesten dituzten pertsonak ezagutzen ditut). Esplugues de Llobregateko Utmar eskolako 4. Mailako ikasleak, Grup Eirene asoziazioarekin batera, giza eskubideen inguruan ikasi ostean, inguruko pertsona edo entitate sozialek egindako ekintzak hausnartzen dituzte, bakea edo justizia soziala sortu dutenak ezagutzeko. Ostean, Giza Eskubideen foro bat sortu zuten, egindako lana ezagutarazteko helburuarekin, beste institutu batzuetara zabaltzeko.
Koronabirus garaiean bihotzetik bidalitako eskutitzak. Balentziako Salesiano San Antonio Abad eskolako batxilergo 1. mailako ikasleek, ia 100 gutun idatzi dituzte, nagusien etxeetara, egunezko zentro, lehen hezkuntza edo haur hezkuntzako zentro eta beste hainbatetara bidaltzeko. Hauen bitartez, haien animoak bidaltzen dizkiete, solidaritatea eta eskerrak partekatu duten guztiagatik. Jasotako lehenengo erantzunak emozioz beteta egon ziren, eta aurrera egiteko gogo galantekin zetozen.
Sars-cov-2-etik haratago: zelan eskertu, pentsatu, konpondu edo kontzientziatzen ikasiz. Balorazioa 2.0. Alcalá de Henares-eko Alkal’A Nahar BHIko proiektu transbertsal bat dugu hau, eta DBH 4. Mailako ikasleek birusaren inguruan inbestigazio bat egin dute, eta honek biodibertsitatean dakartzan efektuen inguruan, eta prebentzio ekintzen inguruan jorratu du. Gizartea kontzientziatzeko eta osasun langileak eskertzeko ekintzak antolatu dituzte ere, Pangea formako bizkotxoak eginez, eta prozesua bideoan erakutsiz.
Larruaren kontaktu birtuala. Cosladako hainbat institutuko ikasleek antolatzen duten aintzinako proiektua dugu hau. Udaletxeko berdintasun, gazteria eta gizarte zerbitzuen laguntzarekin antolatzen dute, eta genero indarkeriaren eta gehienbat emakumeen trata eta prostituzioaren inguruan oinarritzen dute haien lana. Antzerki, debate eta gorputzaren espresioen bitartez egiten dute hau. Gaur egungo egoeragatik, sarean egingo den festibal bezala antolatu da.
Stay home. Cacereseko Via de la Plata institutuko ikasle eta irakasleek, osasun krisiaren ondorioz, beste estatu batzuetako ikasleekin partekatzeko animo bideoak sortu dituzte hainbat hizkuntzatan.
Trucades per acompanyar. (Laguntzeko deiak). Cardedeuko Institut Pla Marcell BHIko DBHko 25 ikaslek, herriko Gizarte Zerbitzuen gainbegiratzearekin, egunero pertsona batekin edo birekin kontaktatzen dute, erlazioa mantentzeko eta konfinamenduaren bakardadea saihesteko helburuekin. Aipamen honetan dagoen bideoan, zentroko zuzendariak proiektu honen garrantzia azaltzen du, eta ikasleengan dituen efektuak aipatzen ditu.
Covid19 #EnsQuedemACasaPeròSeguimAprenent. Poblenouko (Bartzelona) Quatre Cantons institutuko DBHko 1. Mailako ikasleek Covid19agatik arazoak dituzten pertsonentzako mezu motibatzaile bat bidaltzeko bideo bat egin dute. Bideo hau ospitaletako eta erresidentzietako langile eta gaixoei zuzendua da. Beste alde batetik, bigarren mailakoek dugun egoeraren inguruko hausnarketa bat egin dute ere. Ikasle bakoitza ekintza bat egitera konprometitu da, eta guztiak haien mural interaktiboan jarri dituzte. Klik egin ezazu hauek ikusteko!
Alboz albo konektatu: Badajozeko San Fernando BHIko 4. Mailako ikasleek, haien “alboz albo konektatu” generazio arteko proiektuaren barne, Puente Real erresidentziako nagusiei animo bideoak bidaltzen dizkiete. Horrela hauek animatzeko eta nahiz eta distantzian egon, haien bizitzaren parte direla gogorarazteko.
Animoz betetako bideo-mezuak: Cosladako Luis Braille BHI eta Miguel Catalan BHIko ikasleek Amavir erresidentziarekin (pertsona nagusiak) eta ANDE fundazioarekin (desgaitasunak dituzten pertsonak) proiektuak egin dituzte, bideo mezuak bidaliz eta hauei oraindik hurbil daudela erakutsiz, erlazioa mantenduz.
Ez zaitugu ahazten: Balentziako l’Eliana BHIko ikasle eta irakasleek erresidentzietan bizi diren pertsona nagusiekin esperientziak partekatzen dituzte, isolamendu sentsazioa murrizteko, bideo, mezu, argazki edo marrazkien bitartez. “Ipuin Solidarioak” iniziatiba sortu dute: sentimenduak dituzten ipuinak, pentsatzeko. Zentroko edozein pertsonak egin dezake, eta erresidentzietako nagusiei bideratuta daude. Gainera, institutuan egiten diren ekintzen jakitun egin nahi dituzte nagusiak (birziklatutako materialekin egindako liburuak, paperezko loreak…), horrela haiek parte hartu ahal dezaten ere, gazteekin duten erlazioa ez galtzeko. Herriko udaletxean partekatuko da proiektu hau, beste erresidentzietan egikaritu ahal izateko.
Atenea komisioa: 2019ko Genero Berdintasuneko Ikasketa Zerbitzu saria lortu zuten Alba Plata BHIko neska mutilek beste proiektu bat sortu dute isolamendu garai honetan:
- Apirilaren 25etik sare sozialen bitartez partekatu dugun bideo bat egin dugu, berdintasunean hezitzeko eta gure zerbitzuak jende guztiarekin partekatzeko.
- Instagramen bidez egiten ditugun hitzaldien bitartez formakuntza eta informazioa eskaintzen dugu.
- Instagramen, mailaren edo telefonoaren bitartez indarkeria matxistaren biktimei laguntza eskaintzen diegu, gero berdintasun profesionalei eta Rio Bodioneko eta Tentudiako Mankomunitateei kasu hauek bidaliz.
- Beste hezkuntza zentro batzuekin lan eginez, formakuntza eta informazioa partekatzeko topaketa birtualak antolatzen ditugu.
- Indarkeria matxistaren edo erasoen aurrean zer egin ahal den azaltzen diegu familiei.
Sota la mascareta (maskarilaren azpian). Sant Pere de Vilamajor-eko (Katalunia) Vilamajor institutuko ikasleek hamabostaldiko programa irratia antolatzen dute Radio Vilamajor-en, auzokoek haien sentimenduak, ideiak eta desirak espresa ahal ditzaten. Konfinamendu egoerak familien, hezkuntzaren, osasunaren eta bizitzaren eskubideak zelan eragiten dituzten azaltzeko.
Green Quijano zentro ikasketa zerbitzu proiektu bat da Alcala de Henares-eko Alonso Quijano BHIk antolatua. Hiru oinarri lotzen ditu: sufritzen ditugun ingurugiro arazoak, dugun sistema sozioekonomikoa eta bizitzeko modua. UAHko Etika Anbientaleko, Ekologistak akzioan eta Oxfan-Intermoneko hitzaldietara joan ostean, ikasleak konfinamenduan kontzientziazioa eta iraunkortasuna sustatzea hartu zuten helburutzat.