ZERBIKAS FUNDAZIOAREN ETA BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUAREN ARTEKO LANKIDETZA AKORDIOA

Pasaden azaroan, Miguel Angel Fernandino Arechak, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren (BEB) lehendakariak, eta Aitziber Mugarrak, Zerbikas Fundazioaren lehendakariak, lankidetza akordio bat sinatu zuten, entitate bien arteko erlazioa bertan oinarritu ahal izateko. 


Beste gauza askoren artean, interesgarriak diren Ikasketa Zerbitzu proiektuetan lankidetzan jarduteko erabakia hartu da, BJB proiektu mota hauek sustatu ahal izateko haien eremuan. Hauek interesa eta prestatasuna duten eskolekin egingo dira, eta gainera gida didaktiko bat egin nahi da, “Duintasunez bizitzeko beharrezkoak diren elikagaiak lortzeko eskubidea”ren proiektuaren izenpean.


Jakina denez, Bizkaiko Elikagaien Bankuak (https://www.bancali-biz.org/es/) (https://www.bancali-biz.org/eu/) gizakien oinarrizkoa den beharrizan bat betetzeko helburua du, elikagaietara sarbidea edukitzeko eskubidea, eta elikagaiak botatzearen kontrako mugimendua egikaritzen du ere.
Irabazi-asmoa ez duen antolakunde bat dugu hau, pertsona bolondresez osatutakoa, eta elikagaiak batzeko helburarekin lan egiten duena, gero beharra duten pertsonei hau helarazi ahal izateko. Beste alde batetik, eskolen partaidetza sustatzen da ere, ikasleria pobreziaren inguruan sentsibilizatzeko: alde batetik, errealitate sozial hau gehiago ezagutzeko, balore solidariak sustatuz; eta beste batetik, hezkuntza kurrikuluma honen inguruan ere indartu ahal izateko, hezkuntza sozietatearen beharrizanei hurbilduz.


BEB-ak hainbat proposamen didaktiko ditu, esteka honetan aurki daitezkenak:
https://sites.google.com/view/bebproiektudidaktikoa/

Zerbikas Fundazioak Ikasketa Zerbitzuaren inguruko ezaguera sustatzeko helburua du, horren bitartez metodologia honetara pertsonak eta entitateak hurbilduz, eta bertako proiektuetara sarbidea eskainiz. Horretarako, laguntza eta gomendioa eskeintzen dizkie pertsonei, hezkuntza zentroei eta interesa duten entitateei, metodologia honetan parte hartu ahal izateko. Agente sozialak sortzeko eta hezkuntza metodologia hau sustatzeko helburua du ere, hauek kontaktuan jarriz eta batuz. Horretarako, antolakunde eta instituzio publikoen arteko loturak babesten ditu, Ikasketa Zerbitzua hezkuntzan eta sozietatean sartu ahal izateko.