GURE ETORKIZUNA BATERA BERPENTSATU
HEZKUNTZAREN ETORKIZUNAREN INGURUAN NAZIOARTEKO BATZORDEAK EMANDAKO INFORMEA
Hezkuntzak beti izan du oso paper garrantzitsu bat gizartea garatu eta transformatzeko orduan historian zehar. Munduarekin eta gure artean konektatzen gaitu, aukera berriak zabaltzen ditu eta gure komunikatzeko eta ekintzak aurrera eramateko gaitasunak hobetzen ditu. Baina bakean oinarritutako, jasangarria eta bidezkoa den etorkizuna lortzeko, hezkuntza bera transformatu behar dugu.
Hezkuntzarako kontratu sozial berria
Hiru dira 2050 urtera begira hezkuntzaren inguruan egin behar ditugun galdera nagusiak: zer egiten jarraitu beharko genuke? Zer egiteari utzi egin beharko genioke? Zer berpentsatu beharko genuke modu kreatiboan?
Sortzeko printzipioak
Edozein kontratu sozial berri beti giza eskubideetan oinarritua egon behar da (inklusioa eta berdintasuna, kooperazioa eta solidaritatea; eta erantzukizun kolektiboa eta interkonexioa), eta bi oinarrizko printzipiotan ere:
- Bizitza osoan zehar kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatu
- Hezkuntza ondare komun eta publiko bezala bultzatu
Hezkuntza berritzeko proposamenak
- Pedagogía kooperazioaren, kolaborazioaren eta solidariotasunaren printzipioen inguruan oinarritu beharko litzateke.
- Ikasketa planak beti heziketa ekologiko, intercultural eta diziplinartekoan jarri beharko lukete garrantzia, horrela ikasleak ezagutza lortzeaz gain, hauek modu kritikoan ikusteko aukera garatzen dute ere.
- Hezkuntza profesionalizatzen jarraitu beharko litzateke, horrela irakasleen ezagutza-sortzaile izaera mantenduz eta hauek transformazio honetarako tresna beharrezko bihurtuz.
- Eskolak hezkuntza toki babestuak izan beharko dira, bertan inklusioa, berdintasuna, banakako ongizate eta kolektiboa sustatzen dituztelako. Eta gainera, hauek ere berpentsatu beharko dira, oraindik justuago, berdintsuago eta jasangarriagoa den etorkizun bat antolatzeko.
- Bizitzan zehar sortzen diren hezkuntza aukera ezberdinak disfrutatu eta sustatu beharko genituzke, hainbat egoera kultural eta sozialetan.
Hezkuntzarako kontratu sozial berri baten bilaketa
- Inbestigatzeko eta berrikuntzarako deialdia.
- Nazioarteko solidaritate eta nazioarteko kooperaziorako deialdia.
- Unibertsitateak ere hezkuntzarako kontratu sozial berri honen sorkuntzarako prozesuan aktiboki parte hartu beharko lukete.
- Guztiek parte hartu beharko dute hezkuntzaren etorkizuna ezartzeko.
Hezkuntzaren kontratu sozial berri bat ezartzea oinarrizkoa da gure etorkizuna erabaki ahal izateko.
Egoera honetan, ikasketa zerbitzua tresna garrantzitsu bezala agertzen da 2050eko hezkuntzaren sorkuntzaren prozesuan
Ikasketa zerbitzua eta komunitatearen parte hartzeak klasearen eta gizartearen arteko hormak kentzen ditu, ikasleen aurreiritzien kontra doa eta sistema, prozesu eta esperientziekin konektatu egiten ditu. Ikasleek zerbitzu hau apaltasunarekin eta paternalismo gabe hartzea oso garrantzitsua da, bereziki erronka materialetan sartuko direnak. Ikasketa zerbitzua ezin da izan pribilegio gehien dituztenentzat bakarrik, ikasle guztiek parte har dezakete haien komunitatearen hobetze baten prozesuan. Ikasketa zerbitzuak solidaritatea pedagogien zentroan sartzeko aukera ematen du, arazoak konpondu ahal izateko, komenigarrienak diren erantzunak hautatu beharrean. (55. orrialdea, ingelesezko bertsioa).
Komunitateekin eta ikasketa zerbitzuarekin konprometituta dauden pedagogiak helburu argiak ezartzen dituzte, eta apaltasunez eta ikasiz, hauek lor daitezke. Hau errealitate bihurtzeko, eskolarizazioaren inguruko berpentsamendu garrantzitsua egin beharko litzateke, horrela pedagogía hauen bitartez ikasleek lankidetzan ihardun dezaten ekintza kolektiboetan eta solidaritatean oinarrituta. (99. orrialdea, ingelesezko bertsioa).
Dokumentuak esteka hauetan deskarga ditzakezu: