Transpirenaika sozial solidarioa
GAZTEEN INKLUSIO SOZIALA SUSTATZEKO BIDE BERRIAK ZABALDUZ
“Hezkuntza mundua aldatzeko dugun tresna boteretsuena da” Nelson Mandela
Transpirenaika Sozial Solidarioa (TSS) esklusio sozialeko arriskuan dauden gazteen aukerak hobetzeko helburuarekin lan egiten dute gelditu gabe. 2013an hasi zen gure bidea, Formació i Treball Fundazioarekin batera.
Ia hamarkada baten ostean, laguntzaile asko lortu ditugu, bai entitate sozialak, hezkuntzakoak eta enpresak. Horrez gain Kataluniako, Aragoiko, Euskadiko eta Nafarroako instituzio publikoak ere ditugu lankidetzan, gure pausuetan lagunduz. Gure bazkide, boluntario eta laguntzaileak beti ere lagundu egin digu gure ekintzak aurrera eramateko, eta proiektuaren parte garen guztiok transpi sentitzen gara.
Nortzuk garen, ze proiektu ditugu, edo zelan parte hartu zehatzago ikus dezakezu gure blog eta sare sozialetan. Edo beste aukera bat gure kontaktu zerrendara harpidetzea ere baduzu, horrela gure ekintzetaz informatu ahal izateko. Gurekin transpi bihurtuko zarela espero dugu.
GAZTEEN INKLUSIO SOZIALA SUSTATZEKO HEZKUNTZA INTERBENTIBO PROIEKTUAK MENDIETAN
HELBURUAK
- Gazteei boterea eman eta haien ezagutzak bultzatu.
- Haien autonomia pertsonala sustatu.
- Esfortzuan eta bakoitzaren helburuak gainditzeko asmoan lan egin.
- Gazte erreferenteak sortu.
- Dibertsitatearen errespetua, kohesio soziala eta eskuetan hartzea sustatzea.
- Pertsonen eta inguruen errespetua sustatzea.
- Esklusio arriskuan dauden gazteentzako lan egiten duten entitatei babesa eskaini.
- Integrazio laborala eta hezkuntzakoa sustatzea.
- Inklusio sozialaren aldeko sare bat sortzea.
- Gizartea inklusio sozialaren inguruan hezitzea.
INKLUSIO SOZIALAREN ALDEKO PARTE HARTZAILE GUZTIEN ARTEKO ERLAZIOAK INDARTZEA. GAZTEEN INTEGRAZIO SOZIALA, HEZKUNTZAKOA ETA LABORALA INDARTZEN DUTEN BABES SAREAK SORTU.
BULNERABILITATEAN DAUDEN GAZTEEN INTEGRAZIO LABORALA INDARTZEA, GEHIENBAT GURE SAREKO ENTITATE SOZIALEN PARTE DIRENENAK
HELBURUAK
- Kontratatu ahal izango duten enpresekin kontaktuan jarri
- Gure sareko entitateen eta instituzioen artean kontaktuak zabaldu
- Lanpostu zehatzetarako formakuntza espezializatura sarrera erraztu
- Kontratazio prozesuan daudenean gazteei banakako edo talde tutoretzak eskaini
TUTORETZAK
TSStik gazteak bere lana bilatzeko prozesuan laguntzeko eskaintzen dugu beti, behar dituzten abileziak lor ditzaten.
Konpetentzia transbertsalak landuz egiten dugu hau (adaptatzekoa, sakrifizio espiritua, harreman interpertsonalak, komunikazioa, erantzukizuna…).
Gazteek beraiek behar dituzten tresnak identifikatzeko eta baloratzeko helburuarekin egiten dugu hau, horrela gero hauek jarraiki ikasten joateko.
Metodologia
Horretarako, gazteek parte diren entitatearekin akordioak lortzen ditugu. Tutoretzaren sistemarekin gazteekin kontaktuan gaude beti, ezarritako egunetan, talde eremuan.
Aurten Transpirenaika Sozial Solidarioak Pirineoak zeharkatuko ditu berriro ere, Kantauri itsasotik Mediterraneorarte, bulnerabilitate egoeran dauden gazteekin, eta hauekin hezitzaileak, entitate sozialak eta pertsona laguntzaileak joango dira. Guzti hau, natura eta mendien artean.
Honekin batera, begiratu nahi izatekotan, proiektu hau ulertzeko material batzuk atxikiko dizkizuegu:
- TSS Komunitate Memoria: integrazio sozialeko proiektu hau urte osoan zehar mantentzen da, gazteak lagunduz.
- TSS 2022 egutegia: uda honetako martxaren datak eta etapak.
- TSS 2021 memoria: pasaden urteko memoria, oso bertsio laburtua egin genuenarena.
Aurten ibilbidea egingo duten bi gaztek zergatik egingo duten azaltzen dute.
Zuen inguruko interesatuta egon ahal diren pertsonekin hau partekatzeko libre sentitu.
Zuetariko inor animatzekotan, ongi etorriak izango zarete!
Informazioa: info@transpisocial.org
+34 722618044
Proiektuaren web orria: www.transpirenaicasocialsolidaria.org