ON LINE IKASTARORAKO DEIALDIA. 2022-23
GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK ZERBITZUGUNE GISA I+Z PROIEKTUETAN. Ikasketa+Zerbitzurako sarrera
“GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK ZERBITZUGUNE GISA I+Z PROIEKTUETAN. Ikasketa+Zerbitzurako sarrera” online ikastaroak ikasketa+zerbitzuaren oinarriak landu nahi ditu, hezkuntza proposamen horren barruan proiektuak ulertu, garatu eta eraiki ahal izateko. Eta horretarako, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) hartuko ditu langai. GJHen xedea da pertsona guztiei lurrean bizitza jasangarri, iraunkor, baketsu, oparo eta bidezkoa bermatzea, orain eta etorkizunean.
Ikasketa+Zerbitzuko proiektuak sustatuz, haurrak eta gazteak gizateriaren biziraupenerako funtsezkoak diren mundu mailako erronkez jabetzea lortu nahi da, baita erronka horiek bere egitea ere, eguneroko jardunean.
Ikasketa+Zerbitzua hezkuntzako proposamen bat da, proiektu bakarrean uztartzen ditu komunitateari zerbitzu bat eskaintzea eta curriculum instituzionalean jasota dauden edukiak, trebetasunak, gaitasunak eta balioak ikastea, curriculum hori formala izan zein ez.
NORENTZAT DA IKASTAROA?
- Hezkuntza maila guztietako irakasleentzat, Ikasketa+Zerbitzuaren ikuspegia eta jarduna ezagutu nahi badituzte, beren irakas eta heziketa lanean tresna gisa erabiltzeko.
- Aisialdi hezitzaileko taldeetako hezitzaileentzat, beren taldean edo erakundean Ikasketa+Zerbitzua txertatu nahi badute, bizitzako ikaskuntzekin lotuta, gizartearentzat baliagarriak diren elkartasun proiektuak lantzen dituztenean.
- Gizarte hezitzaileentzat, uste badute hezkuntza proposamen hau baliagarria izan daitekeela gizarteratzeko helburuak lortzeko, beren jarduera esparruan.
- Ikastetxeetako guraso elkarteetako kideentzat, beren ikastetxeetan herritarren hezkuntza proiektuak garatu nahi badituzte, curriculumeko ikaskuntzei lotutako elkartasun praktiken bidez.
- Auzo elkarteetako, pertsona nagusien elkarteetako eta herritarren bestelako elkarteetako arduradunentzat, uste badute Ikasketa+Zerbitzua tresna egokia izan daitekeela beren elkarteetako kideen prestakuntzarako edo komunitatean esku hartzeko.
HELBURU OROKORRA
Ikastaro honen bidez, gogoeta eta ekintza prozesu bat bideratu nahi da, parte hartzaileak IKASKETA+ZERBITZURA hurbiltzeko, teoria, norberaren errealitatearen azterketa eta hezkuntza jarduna abiapuntu hartuta, ikus dezaten nola eraiki proiektu bat Ikasketa+Zerbitzuko proiektu egoki baten baldintzak beteko dituela bermatuta. Eta ikasleen eta komunitatearen errealitatea eraldatzeko pentsatutako ikuspegi hori GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEKIN lotuta pentsatu eta egitea proposatzen da.
HELBURU ZEHATZAK
- Ikasketa+Zerbitzuari lotutako oinarrizko kontzeptuak, haien oinarriak eta balio hezitzailea ezagutzea.
- Ikastaroko parte hartzaileei garapen jasangarrirako helburuak azaltzea eta haien aplikazio praktikoa proposatzea, errealitatea eraldatzeko proiektuen bidez.
- Ikasketa+Zerbitzuko proiektuak identifikatzea eta trukatzea eta metodologia kontuak lantzen hastea.
- Ikasketa+Zerbitzuaren metodologia etorkizuneko proiektuetan txertatu daitezen bultzatzea.
- Ikasketa+Zerbitzuaren inguruan gogoeta egitea, agerikoa baita metodologia eraginkorra dela oinarrizko gaitasunak garatzeko, bereziki gizarte eta herritar gaitasuna, baita ekimena eta norberaren autonomia lantzeko ere.
- Oinarrizko gaitasunak garatzeko hezkuntza aukerak esperimentatzea, eskola ingurunean eta sozio-komunitarioan.
- Ikasketa+Zerbitzuko esperientzien garapenean sakontzea, inklusio prozesuak errazten dituen estrategiatzat hartuta, eta orain arte gizarte eta hezkuntza esku-hartzeen hartzaileei protagonismoa emanez.
IKASTAROAREN EGITURA
Ikastaro honek 4 LAN UNITATE ditu. Unitate bakoitzean, hainbat irakurgai eta jarduera praktiko proposatzen dira.
- Ikasketa+Zerbitzuaren oinarri kontzeptualak.
- Ikasketa+Zerbitzuaren metodologia.
- Garapen Jasangarrirako Helburuak: eraldatzeko eta curriculuma ikasteko dimentsioak.
- Ikasketa+Zerbitzuko proiektu bat eraikitzea.
IKASTAROA EUSKARAZ EDO GAZTELANIAZ EGIN AHAL IZANGO DA.
ESKAINI BEHAR ZAION DENBORA
LAN UNITATE bakoitzak 10 orduko lana eskatzen du, gutxi gorabehera. Ikastaro osoak guztira 40 orduko iraupena du.
IKASTAROAREN DATAK
Ikastaroa 2022ko urriaren 15tik 2023eko martxoaren 20era bitartean egingo da.
IZEN EMATEA
Irailaren 5tik aurrera, ikasleek ikastaroan izena eman ahal izango dute.
Izena emateko:
- Eman izena inprimaki honen atalak beteta https://forms.gle/pwdpp8QUjTALReRP7.
- Posta elektronikoko mezu bat jasoko duzu, erregistratutako datuak berresteko.
- Ikastaroaren zenbatekoaren ordainketa egin behar duzu ZERBIKAS Fundazioak Fiare Banka Etikoan duen kontu honetan: ES80 1550 0001 2900 0242 2525, eta ordainagiria bidali zerbikas@zerbikas.es helbidera.
- Zure helbide elektronikoan jasoko dituzu ikastaroa hasteko jarraibideak. Urriaren 15tik aurrera egin dezakezu ikastaroa. Horretarako, erabili http://moodle.zerbikas.es helbidean sartu zenituen erabiltzaile-izena eta pasahitza.
IZENA EMATEKO KUOTA
- Euskal Autonomia Erkidegoko parte hartzaileak: 50 €
- IKASKETA+ZERBITZUKO ESPAINIAKO SAREKO (REDAPS) bazkideak: 50 €
- Gainerako parte hartzaileak: 100 €
Deialdi osoa hemen: