ADINEKO PERTSONEKIN SOLASEAN!



Proiektuaren izena:
ADINEKO PERTSONEKIN SOLASEAN!

Proiektuaren deskribapen laburra:
Ikaskuntza-Zerbitzu hau, Gipuzkoan kokatzen den herri batean burutu da, hala nola, Aratz deituriko Ikastetxean, Hernani herrian kokatzen dena. Lehen Hezkuntzako 1. Mailako ikasleek osatutako proiektua izan da eta adineko pertsonekin egon dira elkarlanean, zehazki, Hernaniko Zaharren Egoitzarekin. Proiektu honen helburu nagusietako bat, esan bezala, adineko pertsonekin elkarlanean egotea izan da, horrela, parte-hartzea, kooperazioa eta garapen integrala bultzatuz. Izan ere, egoilarrek burutzen dituzten memoria jarduerak, eskulanak, erlajazio tailerrak, … ikastetxean bertan 1. Mailakoek ere burutzen dituzte, beraz, eduki berak lantzen dituzten pertsonak dira, baina adin tarte ezberdinak dituztelarik. Egoera hori ikusiz, eta kolektibo horren esklusio soziala kontuan hartuz, ikasleek adineko pertsonekin igarotzearen ideia aurrera eraman eta tailer ezberdinak burutu dira, ikastetxeko edukiekin lotuz. Adineko pertsonek zein ikasleek parte-hartze aktiboa dituzten ekintzak burutu dituzte, gabonetara bideratutako gai ezberdinak landuz eta aldi berean ere, batzuetan ikasleek bideratutako saioak prestatuz, eta kontrako aldean ere, adineko pertsonek bideratutakoak. Beraz, elkarren arteko esperientzi aberastasuna jaso dute, ikaskuntza aktibo eta ezberdin bat sustatuz. 

Proiektuaren deskribapen laburra:
Adineko pertsonekin astebetez jolas ezberdinetara jolastea eta bide batez, eduki hauen errepasoa egitea (bingoa, gimnasia, sukaldaritza tailerra, etab). Akonpainamendua eta bestelako baloreak lantzen dira, adibidez, laguntza eskaintzea, errespetua, etab.
Lortutako ikaskuntzak:

I. Proiektuaren plangintzan:
1. Garapen kognitiboa estimulatzea.
2.Egunerokotasunean bete beharreko helburuak eskuratzen              laguntzea.
3. Antolakuntza eta arreta mantentzea.
4. Inpultsibitatea murriztea eta sormena garatzea.
5. Talde-lanean errespetuz aritzea.
6. Iritziak eta ideiak errespetatzea.
7. Arauak eta pertsonak errespetatzea.
8. Autonomia garatzea.
9. Norberaren ikaskuntza-prozesuaz jabetzea.
10. Arazo egoeretan edota errealitate egoeretara egokitzea eta konponbidea ematea. 
11. Harreman sozialak sustatzea.
12. Konpromezua izatea. 
13. Proiektuaren helburuak ulertaraztea eta hausnartzea.
14. Gatazken aurrean konponbidea ipintzea. 
15. Bizikidetza bultzatzea. 
16. Norberaren gorputza eta emozioak erregulatzea. 
17. Norberaren motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea. 
18. Lan idatzian ageri diren Curriculum esparruko eduki eta gaitasunak garatzea.

II. Proiektuaren garapenean:
Hasierako berdinak: 
1. Garapen kognitiboa estimulatzea.
2.Egunerokotasunean bete beharreko helburuak eskuratzen              laguntzea.
3. Antolakuntza eta arreta mantentzea.
4. Inpultsibitatea murriztea eta sormena garatzea.
5. Talde-lanean errespetuz aritzea.
6. Iritziak eta ideiak errespetatzea.
7. Arauak eta pertsonak errespetatzea.
8. Autonomia garatzea.
9. Norberaren ikaskuntza-prozesuaz jabetzea.
10. Arazo egoeretan edota errealitate egoeretara egokitzea eta konponbidea ematea. 
11. Harreman sozialak sustatzea.
12. Konpromezua izatea. 
13. Proiektuaren helburuak ulertaraztea eta hausnartzea.
14. Gatazken aurrean konponbidea ipintzea. 
15. Bizikidetza bultzatzea. 
16. Norberaren gorputza eta emozioak erregulatzea. 
17. Norberaren motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea. 
18. Lan idatzian ageri diren Curriculum esparruko eduki eta gaitasunak garatzea.

III. Proiektua egin ondoren
–          Adineko pertsonek dituzten beharrak zeintzuk diren ezagutu dira.
–          Adin ezberdinak izan arren, zenbat gauza dituzten elkarrekiko eta zein gustura ibili diren ohartarazi dira.
–          Adineko pertsonen baztertzeaz hausnartu dute, adibideen bitartez.
–          Kooperazioan lan egiten ikasi dute eta harreman sozialak sustatu ere. 
–          Norberaren ikaskuntza-prozesuaz jabetu dira, autonomia gehiago izanez.
–           Proiektuaren helburuak ulertarazi eta hausnartu dituzte.
–          Norberaren gorputza eta emozioak erregulatzen hasiak dira. 
–          Inklusioa eta parte-hartze aktiboaren garrantziaz erreflexionatu dute. 
–          Etab.
–       Curriculum esparruko edukiak zein gaitasunak bermatu dira.
Proiektua gauzatzean, honako hauekin jarri gara harremanetan:
Lahar Elkartea
Hernaniko Udala
Hernaniko Zaharren Egoitza
Hernaniko Kronika

Harremanetan jartzeko:

Nombre de la entidad:
ARATZ IKASTOLA

Dirección completa:
SANDIUSTERRI 4 

20120 Hernani, Gipuzkoa

Teléfono de la entidad:
943550233 

E-mail de la entidad:
andrea.galan@aratzikastola.eus