REDAPSek NELI ZAITEGI OHOREZKO BAZKIDE izendatu du

Espainiako Ikasketa Zerbitzu Sarearen (REDAPS) Zuzendaritza batzordeak NELI ZAITEGI estatuko ApS Sarearen ohorezko bazkide izandatzea erabaki du. 

Nélida Zaitegi de Miguel (NELI) irakasle eta pedagogoa da.

1967an ekin zion bere ibilbide profesionalari, eskola publikoko irakasle gisa eta baita haur eta lehen hezkuntzako irakasle, orientatzaile eta zuzendari gisa. 

Euskara, euskal kultura eta kalitatezko hezkuntza ikasle guztiengana iritsi behar zela uste sendo hartatik, beste familia batzuekin batera, mobilizatu egin zen, 4 seme-alabek ikasten zuten ikastetxea, familien ikastola kooperatiboa, administrazioak bere gain har zezan, sare publikora pasatuz. Modu honetan, Euskal Herriko lehen ikastetxea izan zen “publifikazio” formularen pean hartu zena, ondorio guztiekin. 

Zuzendaritza-taldeek eskola berritzaile eta inklusiboa garatzeko duten lan garratzitsuaz jabeturik, zuzendaritza-taldeak prestatzeko konpromisoa hartu zuen. Euskal Autonomia Erkidegoko Garapen, Curriculum eta Irakasleen Prestakuntza Institutuan (CEI-IDC) zeregin horretaz arduratu zen taldeko kide izanik. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako ikuskatzailea eta hezkuntza berrikuntzako programen arduraduna izan zen: Bizikidetza eta bakea, Bizitzarako trebetasunak eta Zuzendaritza Taldeen prestakuntza. 

Hainbat ikastetxetan gertatzen diren eskola-jazarpeneko gertakari larri batzuen aurrean, Neli arduratuko da irakasleen hausnarketa eta prestakuntza orokorraren diseinua gidatu eta koordinatzeaz, alde batetik, berdinen arteko tratu txarren inguruan, eta Euskadiko eskola-jazarpenaren aurrean jarduteko protokoloak eta gidak prestatzeaz, eta, bestetik, bizikidetza positiboa sustatzeaz, hezkuntza-komunitate bakoitzean bizikidetza-planak egiteko eta abian jartzeko esparru gisa. Beste autonomia erkidego batzuen interes eta jarraipen handiena sortu zuten neurrietako bat izan zen berdinen arteko tratu txarrak salatzeko postontzi elektroniko bat sortzea.

Asturiasen eta Espainia osoko zenbait ikastetxetan «Hezkuntza Berrirako Hitzarmen-Programa» aplikatzeko koordinatzaile eta FEAE Euskadiko (Hezkuntza Administratzaileen Europako Foroa) lehendakari izan da, Innobasqueko Gizarte Berrikuntzako Kontseiluko kide, OGE (Hezkuntza Antolaketa eta Kudeaketa) aldizkariko zuzendaria, CONVIVES elkarteko lehendakariordea (eskolako bizikidetza positiborako elkartea), CONVIVES aldizkariko zuzendaria, eta hezitzailea eta aholkularia, bai ikastetxeetan, bai hainbat autonomía erkidegotako irakasleen prestakuntzan. 

Eskolako Bizikidetzaren Estatuko Behatokiko kide izan zen ospe handiko pertsona gisa. Euskal Herriko Hezkuntzaren Administratzaileen Europako Foruko kide da. 2017ko martxoan, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari kargua hartu zuen, eta 2020ko abenduan utzi zuen kargua.

Duela zenbait urtetik, Santurtziko CIFOrekin elkarlanean aritzen da, bere borondatez. Bertan, orientazio pertsonaleko lanak egiten ditu ikasleekin eta lanbide heziketako oinarrizko zikloetako irakasleen prestakuntzan.

REDAPSen aldetik, 2022ko abenduan Sevillan egin zen Estatuko Ikaskuntza Zerbitzuko XV. Topaketan esku-hartze nagusia garatzea proposatu zitzaion. Topaketaren izenburua honako hau izan zen: Aprendizaje-servicio: responsabilidad social y «cuidadanía».

Hezkuntza-arloko liburu, argitalpen eta ikerketa ugari idatzi ditu, eta, batez ere, gai hauetan sakontzen du: bizikidetza, ikastetxeen ebaluazioa eta autoebaluazioa, hezkidetza, edo testuliburuetan balio sexistak aztertzea, besteak beste.

Bere pentsamendu pedagogikoaren gako batzuk balioetan heztea, hezkidetza eta ikasleen parte-hartzea dira. Nola ikasten du haur batek elkarrekin bizitzen? Elkarrekin bizitzen. Eskola maila txikiko gizartea balitz bezala, non irakasleek lagundu egiten baitute pertsonen arteko adimena garatzen eta ekitate, erruki eta elkartasun balioak bizitzen. “Darwinen tximinoaren eta Maslowen gizon edo emazte autoegiletsiaren artean, zer dugu erdian? Gaur egungo persona bat, bere argi eta itzalekin, gizatiartze-prozesuan. Horregatik, guk, irakasleok, azpimarratu behar dugu gure ikasleek horretan aurrera egin dezatela, gizatiartzean mailak igotzen jarraitu behar dutela gizarte hobea lortzeko”, dio Zaitegik.

 “Ez utzi inori barruan daramazun maisu bikaina izateko gogoa kentzen. Ez ahaztu noren eta zertarako zauden. Gogoratu behar duzu oso pertsona garrantzitsua zarela gizartean, irakasleak “gizatiartzearen bideratzaileak” garelako eta inork ezin digulako hori kendu. Kritikari izaten, pentsatzen, ondo kudeatzen irakasten dugu; ikasleei balioak eta bizitzeko gogoa kutsatzen dizkiegu: hori da irakasleen lan izugarria”.