ELKARREKIN HAZTEN GARA

ELKARREKIN HAZTEN GARA. CEIP ALBIZ HLHI.  SESTAO

Eskolaratzeko laguntza: Ipuin-kontalarien tailer baten ondoren, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek hainbat ipuin irakurri zizkieten Haur Hezkuntzako ikasleei. Saio hauek grabatu ziren eta audioa ikusmen-urritasunak dituzten ikasleen inklusioa sustatzen duten ikastetxeetara bidali ziren.

Elkartasuna eta lankidetza: Lehenik eta behin, elikagaien pobreziaren arrazoiak eta         ondorioak aztertu ziren. Ondoren, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin elkarlanean aritu zen   zentroan elikagaiak biltzeko.

Osasunaren sustapena: Bizkaiko Odol eta Ehun Bankuarekin elkarlanean, odola emateko  jardunaldia antolatu zen ikastetxeko irakasleen eta familien artean. 

Kolektibo kalteberentzako laguntza: GORABIDErekin (adimen urritasuna duten pertsonen laguntza elkartea) elkarlanean jardunaldi batzuk antolatzen ditugu elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko. Elkarrizketak eta aurkezpenak egin genituen eta azkenean festa bat egin genuen eta eguna ikastetxetik gertu dagoen parke batean pasa genuen.

Ingurumena: Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen udalerriko gainerako eskolekin. Parke bateko zaborra bildu genuen, eta ondoren aztertu eta honi buruz hausnartu genuen. 

Elkartruke intergenerazionala: Ikastetxearen aurrean dagoen Nagusien Egoitzaren ondoan ikasleen eta nagusien arteko topaketa bat antolatzen dugu esperientziak trukatzko. Haiek gaztetan nola bizi eta jolasten zuten erakutzi ziguten eta ikasleek ordenagailua eta aplikazioak erabiltzen irakatsi zieten. 

BIDEOA