BIZIPOZA DUGU AUZOLAN!
BIZIPOZA DUGU AUZOLAN!. ARATZ IKASTOLA. HERNANI
lkaskuntza-Zerbitzu hau, Aratz lkastolan burutu da, Gipuzkoako Hernani herrian kokatzen dena. Lehen Hezkuntzako 2. Eta 3.mailako ikasleek osatutako proiektua izan da, nahiz eta lkastolako ikas-komunitate osoak parte-hartu duen arren. Bizipoza, Gautena, … bezalako elkarteekin egon dira elkarlanean. Proiektu honen helburu nagusietako bat, esan bezala, Bizipoza Elkartea ezagutzea eta hauei laguntza eskeintzea izan da, horien barnean, Gautena Elkarteari ekarpenak eginez. Bestera esanda, ikasleek aniztasuna, bolondres lana, elkarlana eta izaera bereziko bestelako gaiak ezagutu eta bermatu dituzte, hau da, Bizipoza elkartea, boluntariotza burutzen duten norbanakako sareari handitzen lagundu dute eta ikas-komunitatea batu dute «Mundu berri baten alde» lelopean. Beraz, gure lkaskuntza-Zerbitzua honakoa izan da:
Lehen Hezkuntzako 2.mailako eta 3.mailako ikasleak, lkastolako ikas-komunitateari sentsibilizazioa egin diete, mundu berri baten aldeko elkarteak ezagutuz eta honekiko kontzientziazioa hartuz. Ondoren, 2.mailako ikasleak, «Bizipoza festa!» antolatu dute: ikastolako ikasle guztiei sentsibilizazioa prestatu eta aurkeztu diete: zer, nola, noiz eta zertarako egingo duten festa azalduz. Bestalde, 3.mailako ikasleak, bitartean, Bizipoza Elkarteak eskaintzen dituen 37 elkarteetatik bat hautatu eta hauekin lanean ibili dira: sentsibilizazioa egin eta ikasle hauen beharrak asetzeko jarduerak burutu dituzte, «Aratz Urdinduz!» astea antolatuz eta ikastolako ikasle guztiei difusioa eginez ere. Amaitzeko, aste horren amaieran, «Bizipoza festa!» antolatu dute eta bertan, talde ezberdinei ikusgarritasuna eman eta ekonomikoki lortutako onurak ere bolondres moduan donazioa egin diete, festa giroan ekintza ezberdinak izanik.