CLAYSS-EK, IKASKETA ZERBITZU SOLIDARIOA AURRERA DARAMAN LATINOAMERIKAKO ZENTROAK, 20 URTE BETETZEN DITU


2002. urtetik, CLAYSSek Ikasketa Zerbitzu solidario pedagogia darama aurrera munduan, eremu guztietako hezkuntza proiektuen bitartez. Horretarako, mota askotako instituzioekin eta gazte- eta gizarte-antolakundeekin ari da lankidetzan.


CLAYSSeko taldeak egunero lan egiten du ikasketa zerbitzua sustatzeko, hezkuntza hobetzeko helburua duen pedagogia hau, aldi berean gazteen handitzeko prozesuan laguntzeko parte dena. Horren bitartez, eta gazteen parte hartzearekin, hainbat komunitateen egoera hobetzen du ere.


HORRELA HASI ZEN CLAYSS 2002. URTEANGAUR, ORAIN DELA 20 URTE, JAIO ZEN CLAYSS, Latinoamerikako Ikasketa Zerbitzu Solidario zentroa. Zelan hasi ginen kontatuko dizuet. 2002ko otsailean, Argentinan, krisi izugarrian sumatuta geunden, bai ekonomikoki eta sozialki, eta gainera egunero manifestazioak eta “korralito”ak genituen, zeinen bitartez ezin genuen gure dirua lortu, pobrezia asko igoz. Argentinako Hezkuntza Ministerioak, zeinek 1997tik ikasketa zerbitzua egikaritzen zuen, ni eta beste asko kaleratu gintuen, “Eskola eta Komunitatea Programa Nazionala” deuseztu zuen eta Eskola Solidario Sari Presidentziala egiteari utzi zion. 
Lagun batzuk elkartu ginen nire etxean, eta pentsatu genuen krisi bakoitza aukera bat bezala ikusi behar genuela, eta ez genuela momentu horretatik aurrera ikasketa zerbitzua amaitutzat eman nahi, horrela Ministerioko programaren parte ziren eskola eta unibertsitateak alde batera utziz. Denok ikusita genituen ikasketa zerbitzuak lortu ahal zituen gauza izugarriak, eta horregatik esan genuen: “Argentinarako lan egitea uzten ez badigute, Amerika Latinorako egingo dugu lan”.


Atzera begiratzean, Mafalda bere aulkira igota eta nazioarteko bakea eskatu zuenaren antza genuen. Ez genuen peso bat ere ez, ezta bulego edo dohaintza-emailerik, baina kontinente oso batez arduratu nahi ginen. Gaur egun, Jainkoari eta ikasketa zerbitzu nazioarteko komunitateari eskerrak eman nahi dizkiot, azken bi hamarkadan gertatu diren gauza guztiengatik. Eskerrik asko Uruguaiko Eugenia Pugliari eta Txileko Teresa Marshalli, CLAYSSera deitu zenuten lehenengoak izateagatik. Eskerrik asko hainbeste ordu dohainik lan egin duzuen guztioi, eta zuen burua, bihotza eta eskuak orain dela 20 urte genuen ametsa betetzera lagundu duzuen guztioi. 
Orain dela 20 urte jakin izan bagenu Amerika Latina osora gure modeloa zabaltzeaz gain, mundu osora bidali ahal izango genuela, ezingo genuke sinistu. Hezkuntza politikak sustatu gure kontinentean; Espainia, Italia eta Eslobakian ere; Kolonbian antolakundeak eta eskolak haien prozesuan lagundu; Brasilgo fabeletan eta Kosovo, Bosnia edo Errumanian; Mexiko edo Txileko unibertsitateetan; India edo Ugandan; edo konferentziak eman Singapur eta Arabian… ikaragarria.

 
Gaur Egun CLAYSSeko talde ikaragarriak hainbat estatutako 80 pertsona profesional eta bolondres ditu, eta horren bitartez adiskidetza eta bost kontinentetako lagunak lortu ditugu, denok amets berbera aurrera eramanez, eta orain dela 20 urtekoa gaindituz. Eskerrik asko bihotzez bakoitzari. 20 urte zoriontsu, eta gehiagoren bila!
NIEVES TAPIA, CLAYSSeko Fundatzailea eta Zuzendaria.


Zorionak hain emankorrak izan diren urte hauengatik gure partez.

Eskerrik asko egin dizkiguzuen ekarpen guztiengatik. 

Gure senidetasuna komunean dugun lan honetan.ZERBIKAS