EAE-KO 8 IKASTETXEK AURKEZTU ZITUZTEN EUREN PROIEKTUAK 2024KO IKASKETA-ZERBITZU SARIETARA

Euskal Herriko zortzi zentrok aurkeztu zituzten euren proiektuak 2024ko ApS sarietara.

Hauek dira sarien deialdiaren helburuak:  

  1. Haurren ikaskuntza osatzen duten ikastetxeen eta gizarte-erakundeen lana aitortzea, komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko ekintza solidarioen bidez.
  2. Umeek, batez ere aukera gutxien dutenek, inguruan aldaketa positiboak eragiteko duten gaitasuna onartzea, herritar aktibo gisa jardunez.
  3. Ikaskuntza-Zerbitzuko praktikak hezkuntza-arrakastaren eta gizarte-konpromisoaren tresna gisa aitortzea eta ikusgai jartzea, haien zabalkundea eta ezarpena sustatuz. 
  4. Gizartean parte-hartze, elkartasun eta konpromiso zibikoaren kultura indartzea eta zabaltzea, justizia soziala eta giza eskubideak ardatz hartuta. 

Deialdia Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago, baita ikasketa-zerbitzu praktikak egiten ari diren gizarte erakundeei ere. 

Saridunak hautatzeko prozesua lan konplexua da, ondoz ondoko hiru urratsez osatua 

LEHEN URRATSA

PROIEKTUEN KRIBA

70 behatzaile (lehenengo ebaluatzaileak) BAINO GEHIAGOK hartu zuten parte, bikoteka banatuta. Aditu horiek proiektuak puntuatu zituzten aldez aurretik hitzartutako txantiloi bati jarraituz. Bikote bakoitzari 10-15 proiektutatik 2 edo 4 proiektu aukeratzea zegokion. 

BIGARREN URRATSA

TARTEKO EBALUAZIOA

Tarteko 6 epailek hartu zuten parte, eta gai bakoitzean izena emandako proiektu-kopuruaren arabera banatu zituzten behatzaileek hautatutako proiektuak.

Tarteko epaileen helburua bigarren iragazki bat aplikatzea zen, epaimahaiko kide bakoitzari gehienez 3/4 proiektu bidali ahal izateko sari bakoitzeko.

HIRUGARREN URRATSA

EPAIMAHAIA

Epaimahaia 18 pertsonak osatu zuten, erakunde antolatzaileetatik, enpresa, erakunde eta entitate laguntzaileetatik eta hezkuntza mundutik etorriak. Epaimahaiko 4 kide tarteko epaileen taldekoak edo ebaluatzaileen taldekoak ziren.

Ebaluazio-prozesu horretan, EAEko bi proiektu FINALISTA gisa hautatu ziren.

Gainontzekoak beste baterako geratu ziren, batzuk bukatu gabe zeudela eta 2025eko deialdian aurkeztu ahalko zirela ohartarazi zezaketelarik, behin bukatuta eta hobetuta.

Edonola ere, proiektuak sakonago ezagutu nahi badituzue, jar zaitezte harremanetan dagozkien zentroekin, eta informazio zehatza emango dizuete eta euren proiektuak zuekin partekatu ahal izango dituzte.

Aurreko buletinean eman genuen bi finalisten berri:

BALEAREN BIDEAJUAN ZARAGÜETA IPI-ORIO

IRAKURZALETASUNA. ARATZ IKASTOLA – HERNANI 

ORAIN, AURKEZTUTAKO BESTE SEI PROIEKTUAK AURKEZTEN DIZKIZUEGU

BIZIPOZA DUGUN AUZOLAN! ARATZ IKASTOLA. Hernani

ELKARREKIN IRAKURTZEN. ColegiosMadre del divino Pastor Las Arenas

BELAUNALDIEN ARTEKO BARATZEA. CEIP RUPERTO MEDINA Y RFESIDENCIA DEL GLORIOSO SAN JUAN BAUTISTA . Portugalete.

IKASKETA-ZERBITZU ESPERIENTZIA. San Felix Ikastola. Ortuella 

Bideoa Youtubeko aplikazioan bakarrik dago ikusgai

https://youtube.com/watch?v=ZQlmq8Lbriw%3Fsi%3D4WYpGVOhOouPqMUL

IKZ PROIEKTUA: ALLIMPIADAK COLEGIO BERRIO-OTXOA IKASTETEXA.BILBAO

IKZ PROIEKTUA: HIRI ATSEGINAK COLEGIO BERRIO-OTXOA IKASTETEXA .BILBAO