GAB gazteak azuzan barrena. IKASKETA ETA ZERBITZUKO PROIEKTU BAT PARTEKATZEA ETA HIRI MAILAN GAUZATZEA
Argitalpen honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, L’Hospitalet de Llobregateko hainbat gizarte erakunde eta ikastetxe burutzen ari diren Gazteak Auzoan Barrena (GAB) ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektuari dagozkion praktikak sistematizatzea, eta bestetik, I+Zko proiektu…
eta bestetik, I+Zko proiektu egoki bat eskalan jartzeko jarraibide zehatzak eta orokorrak ematea, edozein dela proiektuaren gaia edota esparrua, baliagarriak izan daitezkeen praktikak errepikatze aldera.
GAB proiektuaren sistematizazioa
Sistematizazioak ahalbidetu beharko duena:
Hedapena: helburua da GAB proiektua hedatzea eta ezagutzera ematea, hiriko gainerako ikastetxe eta gizarte erakundeak horrelakoak abian jartzera anima daitezen.
I+Zren ezarpena: erakunde eta ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan barneratuko diren oinarrizko jardunbide gisa ezarriko dira proiektuok, eta baliagarriak izango dira horien kalitate pedagogikoa hobetzeko.
Sarea: Mundu osoko gizarte erakunde eta ikastetxeen arteko lankidetza sakondu eta hobetu.
Komunikazioa: proiektuak era eraginkorrean partekatu.
I+Z proiektuen eskalagarritasuna
Ikasketa praktika egokiak, askotan, horiek sustatzen dituzten ikastetxeetara eta gizarte erakundeetara mugatzen dira. Hau da, ez da ahalegin gehiegirik egiten horiek zabaltzeko eta partekatzeko, eta horrenbestez, pertsona gehiagori heltzeko.
Hain zuzen ere, hori izan da azken sei urteotan L’Hospitalet de Llobregat herrian gauzatu den GAB proiektuaren helburua, proiektua hiri mailara irekitzea, alegia, hura martxan jarri zuten hezkuntza eta gizarte eragileetatik haratago.
Horregatik, hiri horretan bizitako prozesutik hainbat pista eta jarraibide atera daitezke, baliagarriak izango direnak proiektu hori beste hirietan eta bestelako proiektutan aplikatu ahal izateko. Hala, kaskada efektua lortzen da, erabat bat datorrena ezagutza elkarrekin eraiki behar dela defendatzen duen egungo ideiarekin.
PDFa DESKARGATU
http://www.zerbikas.eus/wp-content/uploads/2016/01/jxb_eu.pdf