GAZTEAK GAZTEENTZAKO Proiektua

GAZTEAK GAZTEENTZAKO

Ikasi eta zerbitzatzeari buruzko ikastaroa praktikoa gazteentzat

“Gazteak gazteentzako” proiektua ikasketa zerbitzu iniziatiba bat da, zeinetan gazteek beste gazte batzuk ikasketa zerbitzuaren munduan sartzen dituzten.

Iniziatiba hau kurtso online bezala antolatu da, baina beste hainbeste hezkuntza aukera ditu ere. Gazteek antolatzen dute proiektu hau, tablet edo smartphone sinple batzuekin.

Espontaneitate parte bat badu lan mota honek ere: mozketak, irribarreak, egindako errakuntzak, noizbehinka gidoia begiratzea, mikrofonoa konektatzea ahaztea eta ahotsa urrun entzutea… proiektua zelan egin denarekin konektatuta dauden ezaugarriak ditugu hauek. Baia hori ez da garrantzitsua, hura egiteko jarritako esfortzua baino.

Unitateen materialak Bartzelonako “Centre promotor de Aprenentatge Servei”-k egindako eta Zerbikasek argitaratutako “Ikasketa Zerbitzua praktika ezazu” gidan oinarritu dira:

 

 

http://www.zerbikas.eus/wp-content/uploads/2016/01/Guia_APS_euskera.pdf

 

Ikasketa Zerbitzura sarbide bezala erabiltzen den kurtso hau 10 unitatetan oinarritzen da, eta bakoitzak 10 edo 15 minutu irauten ditu.

Unitate bakoitzak hurrengo eskema du:

  1. Landu nahi den gaiaren aurkezpena eta hausnarketa laburra.
  2. Ikasketa Zerbitzu proiektu honetan parte hartu duten gazteen kontaketa.
  3. Esperientziaren bideo bat.
  4. Taldean erantzuteko galdetegia eta eztabaida.

Hauek dira unitateak:

  1. TALDE BAT, PROIEKTU BAT. PROIEKTU BAT DUENAK ALTXORRA DU
  2. TALDE BAT, PROIEKTU BAT. KOMUNITATEEN ALDEKO PROIEKTUAK
  3. KOMUNITATEAREN ALDEKO PROIEKTU SOLIDARIO MOTAK
  4. BESTEENTZAT ZERBITZU BAT EGINEZ IKASTEA
  5. GARATU DEZAGUN PROIEKTUA – ANTOLATU GAITEZEN!
  6. GARATU DEZAGUN PROIEKTUA. LEHENENGO ETAPA: ZIRRIBORROA EGIN
  7. GARATU DEZAGUN PROIEKTUA. BIGARREN ETAPA: ERAKUNDE SOZIALEKIN KONTAKTATU DEZAGUN
  8. GARATU DEZAGUN PROIEKTUA. 3. ETAPA: PLANIFIKATU ETA ANTOLATU DEZAGUN PROIEKTUA
  9. GARATU DEZAGUN PROIEKTUA. 4. ETAPA: BETEARAZI DEZAGUN PROIEKTUA
  10. DEZAGUN PROIEKTUA. 5. ETAPA: BALORATU DEZAGUN PROIEKTUA

Unitateak zelan landu

Unitateak hainbat modutan landu daitezke.

Unitate bat egin daiteke astero, eta beraz 10 aste erabili beharko lirateke, beharbada luzeegia izan daitekeena.

Egunera unitate bat landu daiteke ere, bi astetan zehar.

Edo aste bakarrean dena batu, eguneko bi unitate landuz.

Beste aukera bat unitateak banan banan lantzea izan daiteke, eta gero unitateak landu dituzten pertsona bakoitzaren ondoriak eztabaidatzea.

Aldi berean, unitateak taldeetan bana daitezke ere, eta gero proiektu bakoitzetik atera diren ondorioak eztabaidatu daitezke guztion artean.

Edo bururatzen zaigun beste edozein erara.

Hezitzailearen papera edo zeregina

Hainbat pertsonek egin dezakete paper hau: irakasle batek, aisialdiko monitore batek, auzoko ekintza dinamizatzaile batek…

Behin proposamenaren interesa eztabaidatu ostean, gazte taldeari formakuntza aukera hau batera egiteko aukera eman ahal zaie.

Taldeak ordenagailu bat beharko du unitateak lantzeko.

Bakarka izatekotan, interneta duen ordenagailu bat beharko da.

Hezitzaileak taldea lagundu behar du motibazioan, debatean eta ondorioen ateratzean.

  1. INFORMAZIOA ERRAZTU
  2. TALDEAREN ANTOLAKETAN LAGUNDU
  3. ERREFLEXIO KRITIKOA BULTZATU

Zerbikasen 6. Gida kontsulta daiteke: “Hezkuntza akonpainamendua”.

http://www.zerbikas.eus/wp-content/uploads/2016/01/6_eu.pdf

Hau egikaritzean, egokia izan daiteke parte hartzaileek “Ikasketa Zerbitzua praktika ezazu” gida eskuragarri izatea, horrela unitate bakoitzeko informazio edukitzeko.

http://www.zerbikas.eus/wp-content/uploads/2016/01/Guia_APS_euskera.pdf

 

Galdetegia

Unitate bakoitzak galdetegi bat du amaieran eztabaidarako.

Hainbat talde badaude aldi berean lan egiten, galdetegiak honetan sakontzeko eta eztabaidatzeko lagun dezake.

Momentu honetan hezitzaileak garrantzia handia du. Eztabaida aurrera eraman beharko dute, eta aldi berean taldea lagundu ondorioak ateratzen.

Interesgarria izan daiteke saio bakoitzeko ondorioak idatziz edukitzea, horrela saio berri bakoitzean aurrekoaren ondorioak irakurri ahal izateko. Lagungarria da ere talde blog bat edukitzea, eztabaida bakoitza bertan egon daiten.

Baten batek bakarka egin nahi badu lana, hezitzaile baten laguntza izan ahalko du.

Hezitzaile bat egotekotan, berarekin komentatu ahalko du.

Eta hezitzailerik ez egotekotan, galdetegi hau hurrengo helbide elektronikora bidali beharko da behin egin ostean:

gazteakgazteentzako@gmail.com

ZERBIKASeko bolondres baten erantzuna jasoko du bere proiektua komentatzen.

Pertsona edo talderen batek, laguntza hau nahi izango balu, hasteko aipatutako korreo elektroniko helbidera mezu bat bidali beharko du eta bere burua aurkeztu.
Aurkezpen honetan adierazi beharrekoa:
Nortzuk zarete: Izena eta abizenak, adina, ikasturtea e.a.
Ikastetxea: Ikastetxea, institutua, gazte gunea, asti aldiko taldea e.a.
Laguntza edo segizioa nahi izateko arrazoiak.
Ikasturtea osatzeko konpromezua adieraztea, dagozkion galdeketak denboran bidaliz.
Zuen gidaria izango denarekin adostuko da zenbatero bidali behar diren galdetegiak eta Skype, Whatsapp, Zoom edo erabiltzen duzuen beste plataforma baten bitartez tutoretza izatea gustatuko litzazueken.
Hezitzaileen iritziz, interesgarria da ZERBIKAS GIDA bilduma gainbegiratzea eta doan jaitsi ditzakezu link honetan: