GURE HEZKUNTZAREN IKUSPUNTUA.2022KO PEÑASKAL KOOPERATIBAKO IKASLERIA

2021-2022 kurtsoan zehar, Peñaskal Kooperatiba zentroan, hezkuntza sistemaren funtzionamenduaren inguruko idatzi bat egitera gonbidatu zituzten ikasleak. Testu honetan, hezkuntzaren inguruan dituzten iritziak, ideiak eta esperientziak agertzen dira, eta gainera guztien artean idatzitako testu bat da ere, horrela guztien ikuspuntua zuzenean ikusi ahal izateko.

Pasaden apirilaren 7an Boluetabarrin Peñaskal Kooperatibak egin zituen topaketa sozio-pedagogikoetan dokumentu interesgarri hau aurkeztu dute: bertan Peñaskal Kooperatiban oinarrizko FP eta Erdi Maila gradua ikasten duten 469 ikasleen iritziak agertzen dira.

Bakoitza pertsona indibidual, ezberdin eta paregabea DELA uste dugu, bizitza honetan arrakasta edukitzeko aukerekin; baina aldi berean GARELA ere uste dugu, gauzak komunean baititugu eta batera elkar laguntzen dugu.

Hamar kapituluetan banatutako testua da, non haien interesak, ideiak eta egonezinak plazaratzen diren.

  1. Gu
  2. Hezkuntza sistemaren bideak
  3. Hezitzeko metodologiak
  4. Ebaluazioa 
  5. Irakasleria 
  6. Emaitz akademikoen arrazoiak
  7. Nork agintzen du
  8. Zer ikasi behar dugu?
  9. Zertarako ikasi nahi dugu?
  10. Zer ez dabil ondo hezkuntza sisteman eta zer proposatzen dugu konpontzeko

Dokumentua galdera batekin amaitzen da:

ZER PENTSATZEN DUZU ZUK HONEN INGURUAN?

GURE TESTUAK PENTSATZERA BULTZATU ZAITUELA ESPERO DUGU, HORRELA HEZKUNTZA SISTEMA HOBETU AHAL IZATEKO


Dokumentu osoa esteka honetan jeitsi dezakezu

Prozesuaren planteamendua