IKASKETA ZERBITZU 2020 SARIEN KONBOKATORIA

 

 

Espainia mailako ikasketa zerbitzu sareak, Educo fundazioak eta Edebé editorialak berriro ere 2018ko ikasketa zerbitzu saria bultzatzen ari dira. Hau haur eta lehen hezkuntza, DBH eta Batxilergo eta Formazio Profesional eta Okupazional zentroetara zuzendua dago, baita hori garatzen ari diren entitate sozialei ere.

Gurekin dugun pandemia egoera honetan, normalizaziorantz joateko pausuak hartu dira, horrela ikasketa zerbitzua garatzeko helburuarekin. Bereziki orain balore etiko, sozial edo hezkuntzarekin lotutakoak hain garrantzitsuak direlako.

Praktika honek hezkuntza arrakasta eta konpromezu soziala lotzen ditu. Hauetan, umeek, gazteek eta nagusiek ekintza solidarioetan parte hartzen dute haien ingurua hobetzeko helburuarekin, eta aldi berean dituzten ezagutzak, abileziak eta baloreak landuz: komunitatearekiko zerbitzu bat eginez, ikasiz.

  • Zuhaitzak landatuz basoen, paisaiaren, deforestaketaren edo klima aldaketaren inguruan ikasten dute.
  • Odol emate kanpaina bat antolatzean, odol taldeen inguruan ikasten dute, odolaren konposaketaz, transfusioen inguruan…
  • QR kodeen bitartez turismo bide bat sortuz, haien herrien ondare artistiko eta urbanistikoaren inguruan ikasten dute, historia edo mobil teknologiaren inguruan…

Eta edozein den esperientzia izanda, beti ikasiko dute esfortzua, antolakuntza, taldean lan egitea, erabakiak hartzea, solidaritatea, edo abilezia komunikatiboak zer diren.

http://www.aprendizajeservicio.com webgunean informazio osoa ikus daiteke eta proiektuen deskribapenak ikusi. 2020ko irailaren 30erarte denbora dago oraindik.

Iniziatiba hauen babesleak: DKV Seguros, Obra Social la Caixa, CENEAM (Ministerio de la Transición Ecológica y el Reto Demográfico), Fundación Ana Bella, Mullor S.A, Educo, Plena Inclusión, Torresco, Esemtia, Fundación Princesa de Girona, OEI (Organización de Estados Iberoamericanos) eta Cacereseko udaletxea.

Ikasketa zerbitzua aurrera daramaten hezitzaileak ezagutzen badituzue, anima itzazue proiektua aurkeztera!

Hurrengo entitateen kolaborazioarekin: