Ikasketa Zerbitzua, ikasketa inklusiboa

Proiektu berean ikasketa prozesuak eta komunitatearekiko zerbitzua konbinatzeko erronka

Rafael Mendia/ Diàlegs aldizkaria

Inklusiboa eta arduratsua den gizartea sortzea

Aktiboa den gizartea sortzea hezkuntzaren helburu sozial garrantzitsuena da. Gizarte aktibo honen helburua errealitatea inklusiboagoa, parte hartzaileagoa, solidarioagoa eta errukitsuagoa bihurtzea da, hori egiteko hezkuntza oinarria dela jakinez.

Ikasketa zerbitzua ikasketa eta komunitatearekiko zerbitzua proiektu berean bateratzen dituen hezkuntza proposamena dugu, eta bertan parte hartzen duten pertsonek gizartea hobetzen duten einean ikasi egiten dute ere.

Honen helburua umeak, gazteak edo beste edozein talde protagonista bihurtzea da esperientzia transformatzaileak egiteko, eta hori eginez haien heziketa pertsonala garatzea komunitateari onura bat sortzen dioten ekintzak aldi berean eginez. Ekintza hauetako proposamenak berdintasunean oinarritutako komunitatea hartzen dute ardatz bezala, guztiek parte hartu ahal izateko.

Zelan egikaritzen da ikasketa zerbitzu proiektu inklusibo bat?

Ikasketa Zerbitzu proiektuak fase ezberdinetan ikus ditzagun:

Taldearen konfigurazioan: talde hauetan ez dago inolako bazterketarik, kontrakoa baizik, bakoitzak bere mugen barruan partekatu ahalko du nahi duena. Taldeko pertsona bakoitzak ekintza zehatz bat edukiko du esleituta, guztien artean proiektu transformatzaile hori aurrera eraman ahal izateko. Talde honetan elkar laguntza, bizitzako parte hartzea eta erabakien hartze prozesua aktibatu egiten dira guztien artean lankidetzan.

Analisi prozesuan bakoitzak bere ikuspuntua emateko aukera du, eta horrela hobetu beharreko puntuak errazago aurki daitezke. Modu partizipatiboan egin behar da prozesu hau, bakoitzaren iritzia eta ikuspuntua kontutan hartuz. Analisian kontutan hartu behar dira hainbat trebetasun, kultura eta hizkuntza egon daitezkela.

Proiektuaren hasieran analisia errealitatearekin lotu behar da, horrela taldeak egin ahal izango dituen ekintzak zehaztuz, helburua lortu ahal izateko. Taldeak antolatzen dira, horrela haien artean lagundu daitezen, eta proiektua guztien artean aurrera eraman ahal izateko.

Planifikazioa dator ostean, taldekide bakoitzaren alde indartsuak eta ahulak balantzan jarriz ere, horrela egin beharreko ekintza taldeak aurrera eraman ahal izateko bermatzeko. Hau ez bada egiten, frustrazioak (banakakoak eta taldekoak) ager daitezke.

Exekuzio aldea dator ostean, eta normala da prozesu horretan zehar ikuspuntu ezberdinak edukitzea eta gauza bera modu ezberdinetan ikusi ahal izatea. Momentu zail hauek ibilbide inklusiboa jorratzeko eta sentimenduak kudeatzeko tresnatzat har genitzake, horrela arazoak konpontzeko tresnak landuz.

Ebaluazio fasean ez da bakarrik taldearen ekintza bera baloratzen, baizik eta bakoitzak jorratu dituen ezagutzak ikusi beharko dira, egin duten analisi kritikoa, eta bakoitzaren partaidetza kopurua ere.

Itxiera ospakizuna garrantzitsua da ere, bertan lortutakoa ospatzeko eta horrekin jarraitzeko gogoak sustatzea da helburua ere.

Ikasketa zerbitzuak berez hezkuntza prozesua eta partizipazio aktiboa dakar, transformazioa garrantzitsutzat ikusten duten gizartean egikaritzeko. Bertan pertsona guztiak dute haien lekua eta guztiek dute transformazio horretan leku garrantzitsua.

Diàlegs, hezkuntza berrien inguruko aldizkaria

Diàlegs hezkuntzaren berrien inguruko elkarrizketak sustatzeko aldizkari digital bezala sortu zen. Bertan debatea modu moderno, dinamiko eta dibulgatzailean eskuragarri jarri nahi da, kalitatezko materialen bitartez.

2022KO OTSAILA. Inklusioa eta Gizarte Garapena. Eskola ekitatiboa non denek garrantzi berbera duten.

https://drive.google.com/file/d/1q0HEgWJGtuXv05ZIK3scOYgsLQyrtF_t/view

Rafa Mendiaren artikulu osoa esteka honetan jeitsi dezakezu:

https://drive.google.com/file/d/1q0HEgWJGtuXv05ZIK3scOYgsLQyrtF_t/view