Ikasketa zerbitzua Koronabirus denboran (II)
Egoera zail honetatik indartsuago eta enpatia eta apaltasun gehiagorekin irten ahal garen arren, Daniel Innerarityk dio hori ez dugula bermatuta, bere La Vanguardiako artikulu honetan.
Beste alde batetik, Victoria Campsek bere “Diario de la Educación”-en egindako elkarrizketan dio umeek konfinamendu hau era berezi batean bizi dutela. Nibel ezberdinetan, esperientzia hau errespontsabilitatea, anaitasuna eta gizatasuna sustatzeko lagungarria da.
Ikasketa zerbitzu praktikak batzen jarraitzen dugu:
Generazio arteko proiektua: Valle de Riazako CRAk (Milagrosen, Burgos) eta bertako nagusien erresidentziak batera lan egiten jarraitzen dute koronabirus garai honetan egon arren. Eskolak orain dela hiru urte sortutako generazio arteko proiektua mantentzeko, orain ikasleek nagusientzako idatziak eta bideoak egiten dituzte. Nagusiek, umeentzako gutunak idazten dituzte. Eskola landatar honetan, musika eta plastika ikasgaiak batera lantzen dira.
Justizia sozialerako Klinika Juridikoa: Balentziako Unibertsitateko Klinika Juridikoko ikasleek batera lan egin dute pertsonek alarma egoera honetan dituzten eskubideak ezagutarazteko, eta horretarako gida bat sortu dute guztien artean. Ikasleek pertsonen eskubideak eztabaidaren zentroan jarri dituzte, horrela gizarte demokratikoago bat lortu ahal izateko, gauden egoeran gaudela.
Un estiu per crèixer (hazteko uda). Menorkako Consell Insularrak (Illes Balears) proiektu hau sustatu du 14 eta 17 urte bitarteko 300 gazteentzako, ikasketa zerbitzu arloan. Ekimen hau 2014an jaio zen, Sant Lluis udaletxean, eta Menorkako beste udalerri batzuetara pasatu da. Gazteentzako udako ekintzen aldaketa handia ekarri du honek, normalean aisian oinarrituta zeudelako.
#IZetxetik Kataluniako “Centre Promotor d’Aprenentatge Servei”-ak lehen eta bigarren hezkuntzako eta formakuntza profesional zentroetan ikasketa zerbitzu proiektuak bultzatzen ditu, konfinamendua eta Covid-19aren efektuak arintzeko. Jendea batzeko sistema elektronikoak erabiltzen oinarritzen dira, horrela kontaktu pertsonala saihesteko.
Adibide bezala, dagoeneko egiten diren ekintzetan oinarritzen diren proiektuak daude, eta ideia sinple hauek beste berri batzuk sor ditzakete:
- Bideoak egin, edo egoera zail baten dauden pertsonentzako soinu mezuak, hauek animatzen: erresidentzietan dauden pertsona nagusiak, ospitalean dauden gaixoak, osasun langileak, garbiketa langileak, auzoko dendariak…
- Auzoko ateetan jartzeko kartelen diseinua, infekzioen kutsatzea saihesteko.
- Telefonoz nobelak, ipuinak edo poesia irakurtzea behar duten pertsonei adostutako denbora tartean.
- Osasun instituzioek emandako aholkuak jarraituz, babespenerako beharrezkoak diren tresnak edo materialak sortzera lagundu, maskarak adibidez.
- Auzoko eskolentzako erronka txikiak sortu. Bigarren hezkuntzako ikasleak lehen hezkuntzakoei bidali ahal dizkieten proposamenak prestatzea adibidez, hauen entretenimendurako.
- Irakasleek ezarritako baloreak jarraituz egindako asteroko online agenda kultural bat sortzea gazteentzako.
Iniziatiba hauez gain, koronabirusaren osteko egoeran pentsatu behar da ere: zelan presta dezakegu gizartea (umeak, pertsona nagusiak, auzokoak…) agertuko diren arazo berrientzako?
Victoria Camps-en desira partekatzen dugu: Gure seme-alabak edo ilobak hau aldaketa iraultzaile gisa ikusiko balute, ona izango litzateke. Aldaketa iraultzaile bat hasteko aukera izan daiteke eta.
Eta espero dugu ikasketa zerbitzu proiektu hauek aldaketa honetan lagundu ahalko dutela.
Koronabirus garai honetan egiten diren ikasketa zerbitzu proiektuak batzen jarraituko dugu, lagun iezaguzu hauek partekatzen!
Bidal ezazu zure informazioa hona: redaprendizajeservicio@gmail.com
REDAPS: www.aprendizajeservico.net