IKASKETA+ZERBITZUA, GURASOENTZAKO GIDA

Guraso edo familia esparruan hezitzaile izateak inplikazio handia dakar neska-mutilen hezkuntzan. Ez ginateke ados egongo familian hezi eta eskolan irakatsi egiten dela planteatzen dutenekin. Familian hezi eta irakatsi ere egiten da eta eskolan irakatsi eta hezi ere egiten da, agerikoa denez. Prozesu horretan denok gaude inplikatuta, denoi dagokigu hezteko eginkizuna.

Gida honetan gurasoei eta familia esparruko eta harrera-egoitzetako hezitzaileei lagundu nahi diegu hau ulertzen:

• Ikasketa+Zerbitzua zer den.
• Zer eta nola jokatu daitekeen gure seme-alabak Ikasketa+Zerbitzuko proiektu batean parte-hartzen duenean.

Gida honen aurretik, ZERBIKASek eta IKASKETA+ZERBITZUKO ESPAINIAR SAREAK (READAPS) liburuxka labur bat argitaratu dugu “Aprendemos siendo útiles”.

Ikasketa+Zerbitzua zer den ulertzea da ikastetxean ekimen honen erabilera balioesteko oinarria. Familia esparruan proiektu honek babesa izateko ere bai, gure seme-alabak babestuta, aitortuta eta balioetsita sentitu daitezen, halako proiektuetan murgilduta daudenean. Ikaskuntza-zerbitzua hezkuntza-proposamena da, proiektu berean curriculumaren ikaskuntzak eta
komunitateari eraldatzeko ematen zaion zerbitzua bateratzen dituena. Hortaz, hezkuntzako ekimena egiten den

elkartea osatzen dugun herritar guztioi eragiten digu.

Hartara, elkartea hezkuntzarako gune bihurtzen da eta gure neska-mutilen konpromisozko eta elkartasunezko ekimenetik jasotzen du mesedea.

Horixe da Gida honen asmoa, gurasoei elkartean eragina duen familiako hezkuntza eta elkartasun zereginean lagungarri izatea.

Aitziber Mugarra Elorriaga
ZERBIKAS Fundazioko presidentea

IKASKETA+ZERBITZUA, GURASOENTZAKO GIDA