IKASKUNTZA-ZERBITZUAREN ERAGIN SOZIALA IKASKUNTZA-ZERBITZUAREN SARIEN ESPARRUAN
Anna Escofet Roig eta Anna Bernal Martinez
Bartzelonako Unibertsitatea
Ikaskuntza-zerbitzua (IKZ) asmo pedagogikoaren eta asmo solidarioaren arteko fusiotik abiatzen den hezkuntza-praktika bat da. Haurrek eta gazteek beren inguruneko benetako premietan jarduten duten bitartean ikasten dute, hura hobetzeko.
Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzu Sareak eta Educo Fundazioak bultzatzen dituzte, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin.
Ikaskuntza-zerbitzu Sarien barruan kokatzen den Ikerketa honek 2015 eta 2023 urteen artean sari honetan parte hartu duten ikastetxe eta erakundeetan IKZak duen eragin sozialaren azterketa egiten du.
Ikerketak erakusten du IKZ proiektuek sortutako onurei buruzko balorazio oso positiboa dagoela kontsultatutako erakundeen artean, eta erakusten du egindako ikasketa-zerbitzu proiektuak erakundearen balioen eta xedearen isla direla eta haien xedea eremu praktikora eramatea ahalbidetu dutela.