IKASKUNTZA ZERBITZUAREN EUSKAL SAREARI BULTZADA EMATEN

Duela bost urtetik, 30 ikastetxek baino gehiagok (ikastetxeak eta gizarte-erakundeak) aurkeztu dituzte beren proiektuak IkZ sarietara. Horrek esan nahi du ikastetxe horiek eta beste askok Ikaskuntza-Zerbitzuaren ikuspegia praktikan jartzen dutela beren hezkuntza-jardueretan.
ZER DA IKASKUNTZA-ZERBITZU SAREA?
Pertsona, profesional, entitate sozial eta erakundeak dira, ahal den neurrian, Ikaskuntza-Zerbitzuaren hezkuntza proposamena praktikan jartzen ari direnak edo praktikan jartzeko interesa dutenak.
Helburua ez da asko zabaltzea edo erakunde bat sortzea, ekimen “xumea” baizik, gizarteko eta hezkuntzako agenteak elkartu daitezen ideia horren inguruan, baina beste talde, mugimendu edo elkarte batzuei lotuta egon litezke.
Elkarri laguntzeko eta babesa eta informazioa emateko sarea da, ez dauka egiturarik ez hierarkiarik, ez dauka kanpotik ezarritako araurik, ez estaturik, partekatzeko hitzarmen eta topaketen bidez funtzionatzen du.
Gero eta gehiago dira Euskadin, IkZ hautatzen duten ikastetxe eta entitate sozialak eta hauxe nahi dugu: elkarrekin topatu, proiektuak partekatu, iradokizunak jaso elkarrengandik, ikusi zein inplikazio duten proiektuek hezkuntzan, ikusi nola baliatu ditzakegun esperientziak zentroko hezkuntza programarekin konektatzeko, ikusi nola inplikatzen diren komunitatea hobetzeko ekintza zibikoetan gure ikasleak, asko edo gutxi, bai eta gure haur eta gazteak ere.
EUSKADIN IKASKUNTZA-ZERBITZU SAREA SORTZEKO ELKARREKIN LOTZEN DIREN LURRALDE SAREAK
Helburua da EAEko lurralde bakoitzari dagokion lurraldeko sareak sortzea, baina tokiko beste sare batzuk ere sor litezke, hiri edo eskualde bati dagozkionak, adibidez.
“Gaikako” sareak ere sor litezke, adibidez IKASTETXEETAKOAK, maila desberdinetako LHko Zentroetakoak (LH, Erdi Maila, Goi Maila), IkZ ARTE IRAKASKUNTZETAN, IkZ KIROL IRAKASKUNTZETAN, GKE+Gekoa, edo INGURUMENekoa, ELIKAGAIEN BANKUAK, besteak beste.
NOR IZAN DAITEKE PARTAIDE EUSKADIKO IKASKUNTZA-ZERBITZUEN SARE HONETAN?
Hauek izan daitezke partaideak:
• Ikastetxe publiko eta kontzertatu, ikastola eta LHko zentroetako irakasleak
• Gurasoen elkarteetako kideak, euren seme-alaben zentroetan Ikaskuntza-Zerbitzuko esperientziak izateko interesa badute.
• Entitate sozialetako kideak, ikastetxeetan laguntzen dutenak Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuak ezartzen.
• Hezkuntzako ikuskatzaileek ere bai, interesgarria iruditzen bazaie Ikaskuntza-Zerbitzua euren ikastetxeetan sustatzea.
• Berritzeguneetako aholkulariak, Hezkuntzaren Berrikuntza sustatzen dutenak ikastetxeetan praktika kolaboratiboak eta kooperatiboak proposatuz eta IkZ gizarteko intereseko proiektu kolaboratibo modura proposatuz.
• Gizarteko, ingurumeneko, kulturako, kiroleko eta inklusioaren sustapen arloko kolektiboetako pertsonak, IkZ gazteen artean herritartasun arduratsua garatzeko espazio modura hartzen dutenak.
• Erakundeekin loturarik ez duten boluntarioek, Euskadin IkZ sustatzen lan egin nahi badute.
• Titulazio desberdinetako unibertsitate ikasleak, euren gogoa eta interesaren ekarpena egin nahi badute, IkZ proiektu eta ekimenak sustatu eta garatzen.
• Klaseetan eta prestakuntzako praktiketan IkZ sustatzen duten unibertsitate irakasleak.
• …
ZER PROPOSATZEN DIZUEGU EGITEA?
1.-Elkarrekin topatu eta komunikatzea
2.-Ikasketa eta Zerbitzuko esperientziak partekatzea
3.-Ikastetxeetan Ikasketa+Zerbitzuko prestakuntza sustatzea
4.-Ikasketa+Zerbitzuko esperientzien Topaketa egitea norbere esperientzia partekatzeko irakasleen eta neska-mutilen ikuspuntutik.
Euskadin, Ikaskuntza-Zerbitzu SAREAren sustatzailea ZERBIKAS Fundazioa da (Euskadin Ikaskuntza-Zerbitzua sustatzen duen zentroa), baina modu independentean funtzionatzen du erakunde horren laguntzarekin.
ZERBIKAS ESPAINIAKO IKASKUNTZA-ZERBITZU SAREAREN (REDAPS) barruan dago ESPAINIAKO IKASKETA+ZERBITZUA SAREA (REDApS) estatuko erkidego guztietara zabalduta dago eta esperientziak eta proiektuak partekatzen dituzte, eta euren hezkuntza proiektuetan Ikaskuntza-Zerbitzua txertatu duten ehunka zentrotako esperientziarekin elikatzen dira. http://www.aprendizajeservicio.net
HASTEKO
Talde sustatzaile txiki bat (bat, bi edo hiru lagun nahikoa izango litzateke) behar dugu lurralde bakoitzean, honetarako:
-Ikasketa+Zerbitzuko esperientziak biltzeko probintzian.
-Interesa duten pertsonen arteko topaketa bultzatzeko.
-Ikasketa+Zerbitzuko esperientzien lurralde TOPAKETA abian jartzeko datorren ikasturtean.
ZERBITZU TXIKI HAU EGITEKO PREST BAZAUDE
Ez du denbora eta dedikazio handirik eskatzen. Ez dugu makro-topaketarik nahi, irakasleen, ikastetxeen eta ekimenen topaketa txikiak baizik.
Jarri gurekin harremanetan eta martxan jarriko gara
JAR ZAITEZ HARREMANETAN GUREKIN ETA TOPATUKO GARA
Euskadin Ikaskuntza-Zerbitzuko esperientziarik ezagutzen baduzu, jakinarazi ezazu gure helbide elektronikoaren bidez. Parte hartzeko interesa baduzu, idatzi helbide honetara eta informazio guztia jasoko duzu:
BERRIAK JASOKO DITUZU
