#IKASKUNTZA-ZERBITZUAREN INPAKTU SOZIALA

REDAPS eta EDEBÉ erakundeek komunitateak hautemandako #ikaskuntzaZerbitzuaren eragin sozialari buruzko argitalpena aurkezten digute. 22 gizarte-erakunderen egiaztapenak eta gogoetak haurren eta gazteen zerbitzuak haien ingurunean duen eraginari 

Ikaskuntza-zerbitzua ez da soilik hezkuntza-intereseko gaia, komunitatearen garapenerako tresna ere bada, haurren eta gazteen zerbitzu-ekintzak ingurunean eragina duelako.

Beraz, ikaskuntza-zerbitzua ez zaie hezitzaileei bakarrik interesatzen, baita guztien onerako lan egiten duten beste eragile batzuei ere:

  • Entitate sozialak.
  • Osasunaren, kulturaren, zientziaren, pertsonen zaintzaren edo naturaren profesionalak.
  • Herri mugimenduak
  • Administrazio publikoak
  • Herritarren zerbitzurako ekipamendu publikoak edo pribatuak.

Nolanahi ere, ikaskuntza-zerbitzuaren inpaktuari buruzko ikerketa gehienek beren emaitza hezitzaileak edo akademikoak neurtzen dituzte: Zenbat ikasi dute proiektu horietan parte hartzen duten haurrek? Zer eragin izan du proiektuak neska-mutilen eskumen-garapenean?

Hala ere, mugatuagoak dira IKZko proiektuek lurraldean eragiten duten inpaktua ezagutzeko egiten diren ikerketak. Hori jakiteak IKZ komunitatearen garapenerako tresna gisa balioan jartzen eta zabaltzen lagunduko liguke, eta gizarte-erakunde gehiago animatuko lirateke horrelako proiektuetan parte hartzera.

Hori dela eta, IKZ proiektuei lotutako gizarte erakundeak biltzera animatu gara haien ikuspuntua ezagutzeko. Ez gara irakasleengana zuzendu, azken urteotan haur eta gazteek garatutako komunitateari zerbitzua bultzatzen, laguntzen edo jasotzen aritu diren elkarte-arduradunengana baizik –erakunde publikoak, kasuren batean–, hauteman dituzten inpaktu sozialak partekatzeko.

Jakin nahi genuen haurrak eta gazteak zenbateraino diren gai gizartean aldaketa positiboak eragiteko.

2023ko maiatzean eta 2023ko ekainaren zati batean, REDAPSek ikaskuntza-zerbitzuaren inpaktu sozialari buruzko mintegia antolatu genuen. Mintegi hori Arantzazu Martinez-Odría eta María José Galán Gamonalek koordinatu zuten.

7 galdera inguruko hiru saio trinko izan ziren:

  1. Nola definituko zenukete haurrek eta gazteek zuen proiektuetan egiten duten zerbitzua?
  2. Zein eragin edo onura ikusi ahal izan duzue parte hartu duten neska-mutilen zerbitzu-ekintzaren ondorioz? Eragin horren adierazleak (kuantitatiboak edo kualitatiboak) eman ditzakezue?
  3. Zuen ustez, zergatik lortu dira emaitza horiek?
  4. Zer emaitza espero ziren baina ez ziren lortu proiektuetan? Zein izan da arrazoia, zuen ustez?
  5. Izan al dira egindako proiektuetan beste alderdi ahul edo ez-egokiak?
  6. Zerbait aldatu al da erakundeetan horrelako proiektuak egiten dituzuenez geroztik? Zehazki zer? Zergatik uste duzue gertatu dela?
  7. Zer aholkatuko zenieke APS proiektuetan eskolekin, institutuekin edo beste erakunde batzuekin elkarlanean aritu nahi duten gizarte-erakundeei?

Mintegi honetan 10 autonomia erkidegotako 22 gizarte erakunde eta instituziotako 28 arduradunek parte hartu zuten.

Mintegian egindako lana “El impacto social del aprendizaje-servicio detectado por la comunidad« Dossierrean zehaztu da. 

https://www.aprendizajeservicio.net/wp-content/uploads/2024/01/DOSSIER-IMPACTOSOCIAL_DOBLE-PAGINA.pdf

Dokumentu honek berretsi egiten du haurrek eta gazteek zein ondo erantzuten duten herritar aktibo eta arduratsu gisa jarduteko aukera ematen zaienean, ingurunean hobekuntza nabarmenak eraginez. (REDAPS. www.aprendizajeservicio.net)