IKZ SARIAK

Urriaren 29an, Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien epaimahaia bildu baino egun bat lehenago, DANA (Depresio Isolatua Goi Mailetan) itxurako inoiz ez bezalako tragedia batek Valentzia hegoaldeko, Albaceteko eta Malagako udalerriak suntsitu zituen. Lerro hauek idazteko unean 217 dira hildakoak.

Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzu Sarearen  parte den ZERBIKAS FUNDAZIOAtik gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu biktimen senideei, eragindako pertsona guztiei eta egoera lazgarri honi aurre egiteko eta, ahal den neurrian, normaltasuna berreskuratzeko ahaleginak batzen dituzten herritarren ekimen guztiei.

Herritarren berehalako erantzuna, boluntario asko mobilizatuz, gizarte gisa dugun gaitasun komunitario izugarriaren adibide da. Gaitasun hori indartzea eta zabaltzea bizirauteko betebeharra da dagoeneko. Konprometituta gaude.

Urriaren 30ean 2024ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien epaimahaia bildu zen 21 proiektu sarituak zeintzuk izango ziren erabakitzeko.

IkZko 76 adituk aukeratutako 74 proiektu baino gehiago zituzten mahai gainean, aurkeztutako 391 proiektuen artean, eta 42.986 haur eta gazte ziren protagonista.

Bai ebaluatzaileek, bai epaimahaiko 21 kideek —urte dezente daramatzate eginkizun horretan—, egiaztatu zuten esperientzien kalitateak gora egiten duela urtetik urtera. Beste behin topiko hau bete zen: oso zaila izan zen gai bakoitzeko bat aukeratzea. Hautatutako guztiak praktika bikainak dira!

Beste behin ere, sariek lurralde, ikastetxeen titulartasun eta hezkuntza maila ezberdinak islatu dituzte. Hori oso positiboa da, sarien filosofiak ez baitio bikaintasunari lehentasuna ematen (hori ere lortzen da, jakina), baizik eta ikaskuntza-zerbitzua deiturikoari lehentasuna ematen dio, ikastetxeak eta gizarte-erakundeak hura praktikatzera animatzen ditu, eta normalizatu ere egiten du, hau da, gure haurren eta gazteen konpromiso soziala sustatzeko modu gisa barneratzen da.

2024ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien erakunde antolatzaile eta laguntzaileek zorionak eman nahi dizkiegu aurten finalista izan diren eskola eta gizarte erakundeei eta saridunei.

Hemen uzten dugu epaimahaiaren erabakia.