Irakurketa sustatu eta belaunaldien artean loturak sortu: eskolako proiektu berritzailea

Gure generazio eta kultura arteko proiektua Gasteizen kokatuta dago, eta bertan hainbat eskola, asoziazio eta nagusien zentro ari dira lankidetzan ume eta nagusien arteko erlazioa babesean oinarritzeko.

Helburu amankomunak, binkuluak eta irakurmena

Honen helburua, umeek gustoko duten ekintza baten bitartez haien irakurtzeko ahalmenak hobetzea da, aldi berean pertsona nagusiekin duten erlazioa landuz eta lotura positiboak sortuz. 18 nagusik hartu dute parte (61 eta 91 urte bitartekoak) eta 24 umek (9 eta 12 urte bitartekoak), 11 nazionalitate ezberdinetakoak.

Ekintza hauen adibide bat leku eskuragarrien eta lagungarrien inguruko topaketa hezitzaileak ditugu. Alde batetik, mugitzeko errazak diren lekuen garrantziaz hitz egiten da. Eta bestetik, simulatzaile baten bitartez, ikasleek mugikortasun arazoak dituzten pertsonen arazoak ikusteko ekintza ere egin da, egunerokotasunean oinarrituz, bai mugitzeko, entzuteko edo ikusteko arazoen inguruan.

Irakurmena nagusiekin garatzea

Proiektua eskolan bertan egikaritu zen, eta ikasleek antolatu behar zuten tokia, bai nagusiek zituzten edo ekintzak behar zituen beharrizanak asetzeko.

Asteroko ordu bateko topaketa bat egitea onartu egin zen. Gainera, bai nagusiek eta bai ikasleek aurretik prestakuntza lan bat egin behar zuten, irakurtzeko materialak bilatzeko astean zehar. Testu guztiak amaieran ondorio batzuk ateratzeko helburuarekin aukeratu ziren, mahai gainean adiskidantza, bakardadea edo errespetua bezalako gaiak jartzen.

Erlazio positiboak, konfiantza eta maitasuna

Prozesu guztian zehar umeen eta nagusien artean erlazio positiboak sortzen joan direla ikusi da. Hau konfiantza eta maitasunaren bitartez heldu da pixkanaka. Gainera, nagusiekin eduki duten erlazioaren arabera, bizitzeko modu ezberdinak ikusi dituzte.

Beste alde batetik, nagusiek diote esperientzia honetan parte hartzeak haien animoan efektu handia izan duela, horren parte izateak bizigogoa eta asebetetzea ekarri baitie.

Aldi berean, interkulturalitatea eta sozietatearen alde aktibo sentitzearen sustapena esperientzia honetan parte hartzearen parte oso handi bat da ere.

Akademiaren eta errealitatearen arteko konexioa

Esperientzia intergenerazional hau oso aukera ona dugu ikasteko, irakasteko eta hazteko egoera on bat sortu ahal izateko. Elkarbizitza eta irakurketaren bitartez, ikasleak eta nagusiak ikasteko, izateko eta bizitzeko beste modu batzuk ikusi ahal izan dituzte. Horren islada da europar mailako TOY entitateak proiektu intergenerazionalari eman dion kalitate zigilua.

THE CONVERSATION aldizkarian argitaratutako esperientzia, 2022ko apirilaren 19an. Egileak:

Amaia Eiguren Munitis, Docente del departamento de Didáctica y Organización Escolar. Facultad de Educación de Bilbao, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 

Jose Miguel Correa Gorospe,  Profesor del Departamento de Didáctica y Organización Escolar, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 

Maitane Picaza Gorrotxategi, Doctora en educación, Departamento de Didáctica y Organización Escolar, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 

Naiara Berasategui Sancho , Profesora en el Departamento de Didáctica y Organización escolar, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea 

Laguntzaileak: Asier Manero Oliva, coordinador de BIZAN San Martín, y Javier Gómez de Arteche Gondra, Coordinador de Programas de KOKUK y Educador Cocurricular. 

Proiektuan hurrengoak parte hartu dute: Colegio de Educación Infantil y Primaria Santa María de Vitoria HLHI, Sirimiri Servicios Socioculturales, la Asociación en intervención socio-educativa Kokuk, los Centros BIZAN de Landázuri, El Pilar y Coronación del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz mediante el programa “Activa tu barrio” y el grupo de investigación KideOn

Artikulu osoa esteka honetan aurki daiteke:

https://acortar.link/cYX6R6