I+Z-a eta koronabirusa VIII

 

Nahiz eta oraindik eskoletara zelan bueltatzearen inguruan eztabaidetan gauden egoera hau hezkuntzarako eskubidearekin batuz, hainbat eskola eta entitatek ikasketa zerbitzu proiektu berriak egiten jarraitzen dituzte.

Gehiengoarentzako, 2020a oroitzapen tristeekin lotuta joango da beti, hau koronabirusaren urtea baita. Baina aldi berean, ume eta gazte askok honen bitartez konpromezuaren, kooperazioaren eta esfortzuaren inguruan asko ikasiko dute.

Hemen aurki dezakegu proiektu solidario hauen zortzigarren atala:

Adinik ez duten 500 eskutitz. Tejedako (Gran Canaria) udaletxearen laguntza duen proiektu honen bitartez, herriko 500 persona nagusik Tejeda CEOko 100 umek idatzitako gutunak jaso dituzte. Eskutitzak, poemak, marrazkiak… bakoitzak bere moduan, nagusiak ondo senti daitezen parte hartu dute. Hau La Toscako auzokide baten ideia izan zen, Monicarena, zeinek pertsona nagusi bati lehen bezala, idatziz eta modu fisikoan, eskutitz bat bidaltzea pentsatu zuen.

#ContespertelefonCovid19. (Covid 19, telefonoz bidalitako ipuinak). Hasiera baten Escolar Puntedu liburutegiko programaren parte izan zen iniziatiba baten ondorioz, Estel-Guinardó eskolako seigarren mailako ikasleek berdina egiteko ideia izan zuten. Liburutegiak hau Gianni Rodariren jaiotzaren urteurrena ospatzeko egin zuten, eta ikasleek beraz berdina egin zuten, konfinamendua hobeto eramateko, pertsonei telefonoz ipuinak kontatzea. Ume bakoitzak pertsona batekin hitz egin behar zuen, egun bat erabakitzeko, eta ipuina praktikatu ostean, hau telefonoz irakurtzeko.

Nire herria kontatuko dizut 3.0. Burguillos del Cerroko (Badajoz) Ntra. Sra. De Guadalupe CEIPeko neska mutilek audiogida bat egin dute. Haien herriko ondarea azaltzen dute ipuinen bitartez, eta hau QR kodeen bidez aurki daiteke monumentu bakoitzean.

I+Z – QTeam. Vigoko Unibertsitateko parte den Campus Pontevedrako “Gestio Publiko eta Zerbitzu Publikoen Antolakuntza” ikasgaiko ikasleek, unibertsitateak berak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko ezjakintasunaren inguruan lan egin nahi zuten. Beraz, hau hausnartu eta garrantzitsua den informazioa zabaltzeko pausuak eman zituzten, sare sozialen bitartez.

Donanters la xarxa mes social. Castelló de la Planako San Agustin CEIPeko 5. Mailako ikasleek herriko transfusioen entitatearekin kontaktuan egon ostean, odola ematera animatzeko bideo bat egin dute. Dugun egoeraren bitartez, odol ematea asko murriztu egin da eta. Ondorioz, transfusioen entitateak gazteek egindako bideoa partekatu dute sare sozialen bitartez.

Trucades per acompanyar. (Laguntzeko deiak). Cardedeuko Institut Pla Marcell BHIko DBHko 25 ikaslek, herriko Gizarte Zerbitzuen gainbegiratzearekin, egunero pertsona batekin edo birekin kontaktatzen dute, erlazioa mantentzeko eta konfinamenduaren bakardadea saihesteko helburuekin. Aipamen honetan dagoen bideoan, zentroko zuzendariak proiektu honen garrantzia azaltzen du, eta ikasleengan dituen efektuak aipatzen ditu.

Koronabirus garai honetako ikasketa zerbitzu esperientziak batzen jarraituko dugu, lagun iezaguzu hauek partekatzen!

Bidali ezazu zure informazioa hona: redaprendizajeservicio@gmail.com

 

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net