I+Z eta Koronabirusa
(Roser Batlle. REDAPS. http://www.aprendizajeservicio.net )
COVID19aren pandemiaren ezohiko egoera honek analisi eta erreflexio asko ekarri ditu. Ikasketa Zerbitzu Espainiako Saretik honen kausak eta ondorioak aztertzeko garrantzitsuenak ezagutarazi nahi ditugu. Hemen aurki dezakezu zerrenda luze bat: Entorno al COVID-19
Aldi berean, ikasketa zerbitzuaren inguruko hainbat iniziatiba egon dira, guztiak eskuzabaltasunean oinarrituta, eta neska mutilen eta hauen irakasleen kreatibitatean.
REDAPSen jaso ditugun lehen 70 praktikak hemen daude: «Proyectos ApS en tiempos de Covid-19«. REDAPSeko ApS Madrid talde sustatzaileko pertsona hauek parte hartu dute katalogo hau egiten: Patricia Aguiar, Ana Aguilar, Patricia Barranco, Ana Boix, Mar Cruz, Juan González, Mª Jesús Luque, Juani Romero eta Vicky Sánchez.
Hemen zerbitzua ze kolektiboarentzako den araberako klasifikazio eskematiko bat dugu:
- Pandemia baino lehenago eta kalteen menpe dauden pertsonei zuzendutako, edo ingurumena zaintzeko hasi ziren proiektuak, zeinek gero distantziara edo konfinamendu garaian jarraitu ahal izan zirenak.
- Koronabirusaren inguruko sentsibilizazio, informazio edo prebentzio kanpainak, gizarteari zuzendutakoak: musukoen erabilera, distantzia fisikoa, eskuen garbiketa…
- Pandemian sortutako proiektuak, adibidez ikasle edo irakasleei laguntzekoak, online prozesuak errazteko helburuarekin.
- Familia konfinatuak animatzeko proiektuak, etxeko txikiekin egin ahal izateko ekintzak edo errekurtsoak antolatzearen bitartez, edo informazio gehiago emanez.
- Ospitaletan ingresatutako pertsonentzako, osasun langileentzako, pandemiaren inguruan lan egiten duten instituzioentzako, arriskua duten pertsonentzako animo proiektuak: eskutitzak, bideoak, pastelak…
- Herri mailako kontsumoa sustatzeko proiektuak: herriko dendetan erosteko proiektuak adibidez.
- Konfinamendu garaian egin ahal diren tresna edo gailuak diseinatzea, egitea eta banatzea, pandemiarekin zerikusia edukita ala ez.
Garrantzitsua da gogoraraztea, hauetariko proiektu batzuk ikasleen, irakasleen eta familien arteko lankidetzaren emaitza izan direla, hauek batu baitira arazoren bati konponbidea aurkitu ahal izateko, horrela pandemiako erronkei aurre egin ahal izateko.
I+Z eta koronabirusa Lehen Hezkuntzan
I+Z eta koronabirusa bigarren hezkuntzan