I+Z eta koronabirusa Unibertsitatean
Hezkuntza laguntza. Konplutense unibertsitateko irakasleen formakuntzarako zentroak eta hezkuntza fakultateak familien erabilerarako hezkuntza laguntza proiektu bat zabaldu du, modu onlinean, zeinetan eskolako ekintzekin familiak laguntzen dituen, irakasle eta ikasleen bitartez antolatuta. Alarma estatua mantentzen den bitartean egongo den zerbitzu bat dugu hau.
#EtxeanZurekinIkastenDut. Malagako unibertsitatean sortu den konpainia proiektu bat dugu hau, COVID19 egoera zail honetan ditugun giza eta hezkuntza arloko arazoak konpontzeko helburuarekin sortua. Haien etxeetan sartuta dauden hainbat arlotako ikasleek lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei laguntza eskaintzen diete, horrela hezkuntzan egongo den talka leuntzeko.
I+Z – QTeam. Vigoko Unibertsitateko parte den Campus Pontevedrako “Gestio Publiko eta Zerbitzu Publikoen Antolakuntza” ikasgaiko ikasleek, unibertsitateak berak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko ezjakintasunaren inguruan lan egin nahi zuten. Beraz, hau hausnartu eta garrantzitsua den informazioa zabaltzeko pausuak eman zituzten, sare sozialen bitartez.
10 Espainiako unibertsitateen klinika juridikoak. 10 unibertsitatetako (Universidades de Alcalá, Comillas ICADE, Deusto, Europea de Madrid, Miguel Hernández, Oviedo, País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Salamanca, València eta Valladolid) 44 ikaslek, gaur eguneko egoerak sortu dituen arazo juridikoen inguruko gida juridikoak sortu dituzte, horrela jendeak erantzun errazak edukitzeko eta aldi berean unibertsitatearen garrantzia plazaratzeko.
Deiak: Leoneko San Jose talde parrokialaren Caritaseko “Soledad Cero” programaren kolaborazioarekin, Leongo unibertsitateko ikasleek egunero gutxienez dei bat egiten dute bakarrik bizi den pertsona bati, haien egoeraren inguruan hitz egiteko, eta zelan dauden jakiteko.
Irakurmena sustatzeko bideoak: Malagako Unibertsitateko ikasleek bideoak egiten dituzte, horrela lehen hezkuntzako ikasleak irakurtzera animatzeko. Ipuin kontaketak, idazteko tailerrak eta gurasoentzako aholkuak eskaintzen dituzte ere, irakurmena sustatzeko.
Nire klasetik zure leihora: Almeriako unibertsitateko ikasle eta irakasleek materialak sortu dituzte (ipuinak, poesia, magia jokoak, abestiak…) ospitaletan edo erresidentzietan dauden gaixoak eta langileak laguntzeko, eta baita etxean dauden gaixoak laguntzeko ere.
Justizia sozialerako Klinika Juridikoa: Balentziako Unibertsitateko Klinika Juridikoko ikasleek batera lan egin dute pertsonek alarma egoera honetan dituzten eskubideak ezagutarazteko, eta horretarako gida bat sortu dute guztien artean. Ikasleek pertsonen eskubideak eztabaidaren zentroan jarri dituzte, horrela gizarte demokratikoago bat lortu ahal izateko, gauden egoeran gaudela.
Kazetari klinikoak: Salamankako unibertsitateko gizarte ekintzako klinika juridikoak proiektu hau hasi du. Zuzenbideko ikasleak berriak ikusteaz adi egon dira modu kritiko baten, eta haien blog juridikoan hausnarketak idatzi dituzte. Hauen inguruan galderak jasotzen hasi dira, eta beraz hauek erantzuten dituzte orain ere, arrakasta handia lortuz. Haien espiritu klinikoa mantentzeko tresna ona izan dute hau.
Elikatzea ezin da hondakin bihurtu. Rey Juan Carlos unibertsitateko Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko hiru ikaslek elikagaien alferrik galtzearen inguruan hausnarketa egin dute, jendea kontzientziatzeko. Gradu Amaierako Lan bat da hau, ikasketa zerbitzu proiektu batean oinarritzen dena. Gaur eguneko egoerak haien proiektua berrantolatzera behartu zituen, eta horretarako Instagram perfil bat sortu dute, haien mezua ezagutarazteko. Oso pozik daude jasotzen dituzten mezuekin: Jendeak gure aholkuak jarraitzen dituztela uste dugu, eta gai garrantzitsu bat hautatzeaz ziur gaude.
USAL Giza Akzio Klinika Juridikoa. Salamankako Unibertsitateko Zuzenbide eta Administrazio Publiko eta Zientzia Politika ikasleek, Zamorako Santisima Trinidad – Amor de Dios eskolako ikasleekin batera, mintegi online bat antolatu dute, adingutxikoak eta internetaren inguruan. Eskolako ikasle eta irakasleek arlo honetako zuzenbide galderak pentsatzen dituzte, eta unibertsitateko ikasleei bidaltzen dituzte.