I+Z eta koronabirusa XI
Orain dela egun batzuk egin zen ERESSek antolatutako online hitzordu baten, Enrique del Rio ekonomia solidarioko adituak kolibriaren parabola gogorarazi zuen:
Basoa sutan dago, eta animali guztiak haien bizitza salbatzeko korrika doazen bitartean, kolibriak behin eta berriro errekatik ura hartu, eta sutara botatzen dabil.
“Sutea zure piku txiki horrekin amatatu ahalko duzula pentsatzen duzu?” galdetu zion leoiak.
“Badakit bakarrik ezin izango dudala, baina nire partea egiten ari naiz” erantzun zion kolibriak.
Txosten hauetan batzen ditugun ikasketa zerbitzu praktikak kolibriaren ekitean oinarrituak egon daitezke. Gazteek haien inguruan dituzten arazoei aurre egiteko esperientziak ditugu hauek. Gehienetan, ezingo dituzte haiek bakarrik arazoak konpondu, baia haien parte egiten ari dira.
Descobreixo persones defensores dels Drets Humans (Giza Eskubideak babesten dituzten pertsonak ezagutzen ditut). Espluges de Llobregateko Utmar eskolako DBH 4. mailako ikasleek, Grup Eirene entitatearen laguntzarekin eta Giza Eskubideen inguruko aurretiko formakuntza praktiko eta transbertsal baten ostean, hurrengo proiektua egin dute: lehenengo pertsonen, entitate lokalen eta inguruko beste batzuen inbestigazioa egiten dute, gero Giza Eskubideen foro bat sortu ahal izateko, horrela institutuko beste eremu batzuetara eta beste institutu batzuetara hau bidali ahal izateko. Konfinamenduaren ondorioz, foro hau online egin zen.
Zientzia birtualaren feria Mairena del Aljarafeko Malala CEIPeko DBH 4. mailako ikasleek konfinamendu garaian ingurugiroan ditugun arazoen inguruan gizartea kontzientziatzeko helburuarekin Greenpeace-ekin lan egin dute, eta aurten online egin den Zientzien Topaketaren ondorioak partekatu dituzte.
Gizarte inklusiboa Paternako el Armelar ikastetxeko lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek pertsonen egoera eta eskubideen inguruko ikasketa zerbitzu proiektua hasi zuten Nueva Opcion (oinaze zerebrala duten pertsonen familien bilkura), AVAPACE (garun paralisia duten pertsonei laguntza) eta AFEMPES (gaixotasun mentalen familien bilkura) elkarteekin lankidetzan. Bakoitzaren errealitatea azaldu zen, eta umeek hau partekatuko zutela esan zuten, baita haien eskuan zegoen edozertan lagunduko zutela ere. COVIDa heldu zen gero eta dena aldatu zen, beraz animo gutunak, marrazkiak eta bideoak bidaltzeari ekin zioten. Orain dela gutxi kuarentena garaian zelan pasatu duten kontatzeko bilera bat eduki zuten, zer ikasi duten eta normalitatera buelta zelan izango den partekatzeko. Bakoitzaren errealitatearen ezberdintasunak ikusi dituzte horrela. Datorren kurtsoan egun bat elkarrekin pasatzeko ideiarekin amaitu zuten.
#Auzoko denda bati laguntza eman Cacereseko Alba Plata CEIP elebiduneko lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleek, konfinamendu garaian, herrietako eta hirietako komertzio txikietan erostearen garrantzia ikusi dute, eta bereziki Covid19aren ostean hauek laguntzearen beharra ere. Umeek ekintza hau hasi dute, zeinetan bakoitzak Cacereseko denda txiki bat aukeratu duten, haien etxetik hurbil, hau laguntzeko helburuarekin eta guztiok denda hauetara joan gaitezen sustatzeko.
Txertoa gu gara San Miguel de Villablino eta Laciana CRAko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ikasketa zerbitzu “mikroproiektuak” hasi dituzte, erlijio ikasgaiaren barnean, konfinamendu denboran ikusi dituzten arazoak ikusteko, eta hauek hobetzeko zer egin ahal duten galdetzeko. Batzuk egoera familiarrean oinarritu dira, baina beste batzuk entitate sozialekin edo pertsona boluntarioekin lan egin dute.
Koronabirus garaiko ikasketa zerbitzu esperientziak batzen jarraituko dugu, lagun iezaguzu hauek partekatuz!
Bidal ezazu informazioa: redaprendizajeservicio@gmail.com
REDAPS: www.aprendizajeservicio.net