Komunitatean bizirik sentituz

“Justizia aurkitzea giza poztasunaren bilaketa garrantzitsuenetarikoa da.

Pertsona batek bere kabuz ezin du aurkitu

horregatik gizarteak bilatu behar du”. 

Kelsen, H.: “Zer da justizia?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta jendea etxean geratu zen… Horrela hasten da 1800eko prosa poema bat, eta Kitty O’Mearak pasaden astean bere blogean idatzi zuen Daily Mail-en. Horrelako mezuak oso garrantzitsuak bilakatu dira dagoen egoeran, partekatzeko momentua da hau, horrela “hemen gaude”, “adi nago” edo “garrantzitsua zara” mezuak ezagutarazteko.

Egun hauetan poema baten benetazko data ez da inporta, eta gizartea balkoietan antolatu da, telefono analogikoak errekuperatu ditugu, sare sozialetan omenaldiak antolatzen dira, bermuta hartzeko elkartzen gara horren bitartez… Azken finean, komunitate sentimendu hori mantentzeko eta indartzeko ekimenak sortu dira, isolamendu egoera honek beharrizan hori sortu du eta parte hartzeko sentimenduak eta zeozerren parte izateko nahiak garrantzitsu bihurtu dira.

Otsailaren 2an, gure laguna, Asturiaseko Ikasketa Zerbitzu taldearen eta Espainiako Ikasketa Zerbitzu Sarearen zuzendaritza batzordearen parte den Héctor Colungak TED solasaldia izan zuen. “Komunitatea: protekzio hirugarren maila” izan zen izenburua, eta bertan “besteen zerbitzura egoteko beharrizana” aipatzen zuen, “horrela errealitatea transformatzeko eta komunitatearen bitartez kausak aztertuz jatorria aurkitzeko”.

Kontziente izateko aukera honetan, ikasketa zerbitzua egikaritzeko hainbat aukera agertzen dira, komunitatean lan egiteko eta horrela erreflexioa eta solidaritatea zabaltzeko gizartean: haien artean, nagusien zainketa, EPI eta arnasgailuen sorkuntza, desparekotasunaren kontrako borroka…

Momentu hau kolaboraziorako eta honen bitartez ikasteko ona da, horrela hezkuntza sare gehiago sortzeko aukera sortuz ere eta horren bitartez gero gure eskolak ikuspuntu kolektibotik gehiago ikusteko, banakakotik begiratu beharrean. Hezkuntza dibertsitatean eta konpromezuan oinarritu ahalko da sare hauen garrantzia orain ikusten badugu.

Eta jendea etxean geratu zen… eta haien konfort eremutik irten ziren, haien leihoak besteekin elkartzeko zabaldu zituzten, izenak eta datak ikasi zituzten, sentimendu komunak, kohesiorako argudioak aurkitu zituzten eta erresilientziarako indarra aurkitu zuten. Auzoak zabalik dauden eszenatokiak dira orain, zeinetan jendea batzen den, kolektiboki ikasten dugun eta aurrera egiteko indarrak aurkitzen ditugun, dena geldi baina mugimenduan dagoen momentu honetan.

Sonia Segarra Diaz

REAPSeko Zuzendaritza Batzordea

https://www.youtube.com/watch?v=VdIbkZQPnEA&feature=youtu.be