MODA SOLIDARIOA EGIBIDEN

MODA SOLIDARIOA EGIBIDEN. EGIBIDE . VITORIA-GASTEIZ

Dagoeneko titulua lortu duten Batxilergoko lehen mailako ikasleei –dena gaindituta eta bigarren mailara pasatu direnak- gizarte-ekintza solidarioko esperientzia bat bizitzeko aukera eskaini nahi zaie. Elkarrizketa eta koordinazioetan proposamena solidaritatearekin eta ingurumenarekin lotutako helburuetara bideratzeko ideia sortu zen. Une honetan hasi ginen harremanak ehuntzen eta lankidetza-proposamenak egiten Caritas erakundearekin eta haren Koopera proiektuarekin. “Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen sare bat, Caritasi lotuta: gizarteratze-enpresak, fundazioak eta gizarte-ekimeneko kooperatibak. Ingurumen-zerbitzuak, berrerabilpena eta birziklapena (ehungintzako espezialistak), kontsumo jasangarria (Koopera Store dendak), pertsonei arreta ematea eta helburua betetzen lagun dezaketen beste zerbitzu batzuk garatzen dituen sarea, prestakuntza eta enplegua inklusiorako tresna gisa hartuta, gizarte ekologikoa, inklusiboa eta solidarioa eraikiz.”

BIDEOA