MURRIZTU, BERZIKLATU, BERRERABILI!

MURRIZTU, BERZIKLATU, BERRERABILI!. ARATZ IKASTOLA. HERNANI

lkaskuntza-Zerbitzu hau, Aratz lkastolan burutu da, Gipuzkoako Hernani herrian kokatzen dena. lkastola mailan osatutako proiektua izan da eta Artelatz lngurumen Zerbitzuak, Agenda 30, … bezalako elkarteekin egon dira elkarlanean. Proiektu honen helburu nagusietako bat, esan bezala, ingurumenaren zaintza eta hondakinen kudeaketa zein birziklapena bermatzea izan da, bestera esanda, ikasleek garapen jasangarrirako helburuen kontzientzia izatea eta praktikan ipintzea izan da. Beraz, gure ikastolako lkaskuntza-Zerbitzua honakoa izan da: DBH-ko ikasleek, Gipuzkoako Sailkatze Plantakoekin murrizketa, berrerabiltzea eta birziklatzearen formakuntza jaso eta hainbat ikasgaietan landu dute gaia. Ondoren, landutako eduki hauetaz baliatuta, LH-ko ikasleei formakuntza eskaini diete. LH-ko ikasleek, Agenda 30 eta Artelatz elkartearekin batera, erronkari eutsi eta material birziklatu ezberdinekin eskulan ezberdinak sortu dituzte eta geroago, herriko kultur gunean erakusketa sortu dute. Amaitzeko, LH-ko 3. zikloko ikasleak «Mitxiña» ipuina kontatu eta ondoren, Haur Hezkuntzako ikasleen artean Mitxiña handi bat apaindu dute egunkari zaharrekin. 

BIDEOA