Odola eta ehunak emateko proiektuetarako IkZ saria
Espainiako Ikasketa-Zerbitzu Sareak, Edebé Fundazioak eta Educo GKEk, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren lankidetzarekin, berriro sustatu dute 2023ko Ikasketa-Zerbitzu Sarien deialdia. Aurten bederatzigarren edizioa izango da, eta Haur Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide eta Lanerako Prestakuntzako ikastetxeei eta praktiketako gizarte-erakundeei zuzenduta dago.
Hezkuntza-arrakasta eta gizarte-konpromisoa batzen dituzten praktikak dira. Horietan, haurrak, gazteak eta helduak beren ingurunea hobetzeko ekintzetan inplikatzen dira eta, aldi berean, ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak indartzen dituzte: komunitateari zerbitzu bat emanez ikasten dute. Sari horien helburua hezkuntza-praktika solidario horiek zabaltzea eta aintzatestea da.
Aurten 20 gaikako sari banatuko dira eta horietako bat odola eta ehunak emateko proiektuetarako izango da, gure herrialdean gehien zabaldutako modalitateetako bat.
Herritar kanpainak edo helduak sentsibilizatzeko bestelako ekimenak sustatzen dituzten proiektuak dira, odol, plasma, hezur-muin eta abarren emaile berriak lortzeko. Guzti hau ospitaleekin, odol bankuekin, emaileen elkarteekin edo osasun arloko beste elkarte, entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan egiten da.
https://aprendizajeservicio.com webgunetik informazio guztia eskuratzen da eta proiektuak aurkezten dira. 2023ko irailaren 30 arte denbora dago eta bi ikasturteetako proiektuak hartuko dira: 2021-2022 eta 2022-2023.
Sariak banatzeko ekitaldia Valladoliden izango da, 2023ko abenduaren 15ean, ostirala, XVI. Ikasketa-Zerbitzu Topaketa Estatalaren barruan.
DKV Seguros, la Caixa Fundazioa, CENEAM (Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioa), OEI (Iberoamerikako Estatuen Erakundea), Ana Bella Fundazioa, Mullor Fundazioa, Plena Inclusión, Torresco, Esemti, Princesa de Girona Fundazioa, Esplai Florida, ACES-Andalicía eta Valladolideko Udaletxea ekimen honen alde daude. Guztion onerako diren eta haur eta gazteen talentua garatzen dituzten proiektuetan parte hartzen duten hezitzaileak ezagutzen