ORTUELLA BHI-KO IKASLEEK “NEGU SOLIDARIO” PROIEKTUA SORTU DUTE, ARROPA ETA MUGIKORRAK BATUZ AKZIO HUMANITARIO BEZALA
Ortuellan gure institutuko hormak pasatu nahi ditugu eta komunitateak sortu.
Ortuella BHIko ikasleek “negu solidario” kanpaina sortu dute, akzio humanitario bezala arropa eta mugikorrak batzearen helburuarekin.
Gazteek bere aurpegi solidarioena erakutsi nahi izan dute proiektu honen bitartez, arropa eta mugikorrak batuz gero hauek birziklatzeko.”Kanpaina honek gure komunitatearen izaera soziala plazaratzen du, gainera hau hezkuntzarekin batuz. Argi dago honek auzokideen artean efektu eta erreakzio handia izango duela», Saulo Nebredak dion bezala, bertako alkateak. Honek institutuari eskerrak eman nahi izan dizkio hain balore garrantzitsuak erakusteagatik.
Hau ikasketa zerbitzu solidario bezala sortu egin da, giza eskubideak ikasten dituzten 14 eta 16 urteko gazteen artean, gero hau benetako plan baten bitartez praktikan jartzeko. “Honen bitartez oso garrantzitsuak diren konpetentziak erakutsi ahal ditugu, iniziatiba, erantzukizuna eta komunikazioa bezala, proiektu hauek aurrera ateratzeko beharrezkoak”, esan du Ivan Barriok, institutuko etika irakasleak. «Ikasleak jesarrita entzuten ordu bat pasa beharrean, zaharkituta dagoen plana baita, ikasleek egitearen bitartez ikasten dute proiektu hauen bitartez”.
“Negu solidario” proiektuaren barruan bi proiektu aurki genitzake: bat arropa batzearena Koopera-rekin batera, eta beste bat mugikorrak batzearena Alboan antolakundearekin. “Arroparekin ingurugiroa babesteko birziklatu eta behar dutenak laguntzeko egingo dugu” esan du Ametsek, DBH 4. mailako bere klasearen bozeramaileak. Laguntzeko modua Kooperak emango du, zeinek Bizkaian zehar 300 pertsona dituen lanean, esklusio arriskuan daudenak. “Hori da laguntzeko duten modua. Gauzak eman beharrean, pertsonak laguntzen dituzte lan merkatuan sartzen lagunduz”, azaldu du Barriok.
“Gainera, itxura ona duten arropak saldu egiten dituzte, eta oso erabiliak daudenak beste produktu batzuk egiteko berrerabiltzen dituzte, kojinak edo haria”, esan du Iratik, bere DBH 3. mailako bere ikaskideekin hitz egiten zuen bitartean. Arropa batzeko puntuak Ortuella BHIn, OKEan, futbol zelaiean, Gorbea Aretoan eta polikiroldegian daude martxoaren 31rarte. “Behar ez duzuena eraman birziklatzera!” esan die Ortuellako auzokideei Ametsek.
Kongorako mobilak birziklatu.
“Negu solidario” proiektuaren beste aldea mugikorrak batzea hauek birziklatzeko da. Alboan antolakundeko lagunek mugikorretik mineralak ateratzen ditu, eta bertatik ateratako onurak Afrikan ekintza humanitarioak egiteko erabiltzen dituzte. “Horrela natura zaintzen da eta gainera lortutakoarekin Kongoko emakumeen hezkuntzarako programetan erabiltzen da” dio Usuek, DBH 2. mailako ikasleak. «Mugikorrak Ortuella BHIan ezarri diren kajetan utzi ahal dira eta baita OKEn ere martxoaren 31rarte” esan du Hadiyak, Usueren ikaskideak.
«Proiektu honen helburua institutuko hormak pasatzea zen komunitatea sortzeko, eta horrela Ortuella hezkuntza herri baten bihurtzea” esan du Barriok. Irakasleak dio oso pozik daudela auzokideen erantzunarekin, arropa asko eman baitute eta dagoeneko 3 kaja dituztelako mugikorrez beteta. “Eta oraindik komunikazio fasean gaude”, esan du.
(EL CORREO, ezkerraldea, ALBA RODRIGUEZ, 2022ko otsailaren 25a, ostirala)