PLURALTASUNA OSPATZEN

Estatu Mailako Ikasketa Zerbitzu Sarearen sorkuntza dokumentuetan holakoak aurkitu ditzakegu:

Sarea giza harremanen kalitatezko baloreetan oinarritu behar da: konfiantza, eskuzabaltasuna, kooperazioa, errespetua… ikasketa zerbitzuaren oinarrietan aurkitzen ditugun berdinetan.

Espainiako Ikasketa Zerbitzu Sarearen helburua ikasketa zerbitzuaren oinarriak eta helburuak zabaltzea da, behetik gorako eraldaketa bilatuz, modu zabal eta pluralean, herrialdeko eremu ezberdinetan oinarrituz eta hauen arteko kooperazioa sustatuz.

Autonomietako taldeak sare honen alde garrantzitsuenetakoak ditugu, eta hauen lan egiteko modua zabaltasunean, pluralitatean eta elkar banatzean oinarritzen da.

Errespetua, pluraltasuna, zabaltasuna… sorkuntza dokumentuetan atera diren printzipioak ditugu, eta hauek errespetatzea beti dugu presente.

Gaur egun, pluraltasunak “zuri edo beltza” ikuspuntu sinplea dakar guregana, hau da, edo “nire alde zaude, edo nire kontra” pentsamendua. Hedabideetan, sare sozialetan eta harreman pertsonaletan gero eta gehiago ikusten dugu zelan desberdinei mesprexua egiten zaien.

Baina egia esan, nahiz eta erronka bat sortu dugun, Saretik ez dugu pluraltasun hau sufritzen, ospatzen baino. Abantaila askoz gehiago daude, eskuzabaltasunaren, elkarrizketaren eta elkarbanatzearen bitartez beti askoz gehiago lortuko dugu dogmatismoarekin konparatuz. 

Sarearen antolakundea bera bada plurala: eskoletatik, entitate sozialetatik, unibertsitateetatik, administrazio publikoetatik… datorren jendeak osatzen dugu. Batzuk erlijiosoak, beste batzuk ateoak, agnostikoak… eta hainbat ikuspuntu politikoko pertsonak gara ere. 

Sarea ez da plurala bakarrik naturalki, baizik eta hori sustatzeko helburua du ere. Pluralitatea sustatzekoa den printzipio bat bezala ikusten dugu. Ikasketa zerbitzua plurala baita ere:

  • Parte hartzen duten hezkuntza zentroak publikoak, pribatuak, kontzertatuak, konfesionalak, laikoak, hirikoak, herrietakoak, handiak, txikiak… ditugu.
  • Entitate sozialak asistentzialak, sanitarioak, ingurugiroaren ingurukoak, kulturalak, inklusiboak, kooperatiboak… dira ere, hainbat kausen ingurukoak.
  • Parte diren administrazio publikoak hainbat alderdi politikok zuzentzen dituzte.

Horregatik, lankidetza sustatzen dugunean pluraltasun hau bilatzen dugu ere, eta honen islada argia dugu urtero antolatzen ditugun ikasketa zerbitzu sariak: eremu publikoko, pribatuko eta sozialeko entitateak batuz egiten dugun proiektua. 

Ez gabiltza esaten gure herrialdea salbuespen bat dela, mundu mailan ikasketa zerbitzuak izaera transbertsal hau baitu ere: oso ezberdinak diren hezkuntzako edo entitate sozialeko partaideekin. 

Ikasketa zerbitzua Giza Eskubideen hitzaurren oinarritzen da ere:

Pertsona guztiak dignitate eta eskubide berberekin jaiotzen dira, arrazoi eta kontzientzia dute, eta modu fraternalean portatu behar dira elkarrekin.

Fraternitatea sustatzeak besteen egoera begiratzea eta dauden arazoak aztertzea esan nahi du, gazteak haien inguruko egoeraren inguruan informazioa edukitzeko beharrean oinarritzen dugu hau. Dauden arazoak ikusi ostean, bakoitzak hori hobetzeko zer egin ahal duen hausnartu eta gero egiteko, mundu justuago bat sortzeko.

Umeek eta gazteek eskuzabaltasunean heziak izateko eskubidea dute. Ezin dugu eskubide hau ezeztu edo kendu. Krisi honek ondo erakutsi digun bezala, solidaritate gabeko gizarte batekin, besteekiko zeozer egiteko borondate gabeko gizarte batekin… ez dugu humanitatearentzako inolako etorkizunik. 

Eta ez dugu zertan berdin pentsatu behar, alderdi berberari bozka eman edo eskola modelo berdinean lan egin behar printzipio hau partekatzeko: hezkuntzaren helburua pertsona trebeak prestatzea izan beharko litzateke, mundua eraldatzeko kapaz direnak.

Ezberdinak izatea eta pluraltasuna gozatzea da helburua!

Espainiako Ikasketa Zerbitzu Sarea

www.aprendizajeservicio.net

(ZERBIKAS fundazioa eta Euskadiko Ikasketa Zerbitzu Sarea, Sare honen parte dira)