Descripción
“Hiri Lagunkoiak” proiektuaren egitasmoa herritarren kontzientzia piztea hiriko irigarritasunaren inguruan izango da. Proiektu honek aniztasunean eta irisgarritasunean gazteria sentikortzea, guztion artean ibilbide lagunkoiak eta seguruagoak lortzeko datuak batzea eta hiriko irisgarritasun txostenak egitea, ditu helburu nagusitzat (Web: http://ciudadesamigables.org/ ; Triptikoa ikusi: http://energia.deusto.es/media/materials/ciudadesamigables/Ciudades-amigables- eus.pdf ).
Era sakonagoan helburu honei erantzuteko, ezinbestekoa ikusi da unitate didaktiko batzuk planteatzea, hezkuntza formalaren marko barruan, proiektu honekin ere, lan egiteko. Unitate hauekin, irakasgai desberdinetatik lan egitea lortu ahalko genuke, irisgarritasunaren analisian sakonduz eta hobekuntzei ekarpen berriak eginez.
Proiektua martxan dago, eta hemen konpartitzen ditugun unitate didaktiko hauek hobetuak izan ahal dira oraindik. Horregatik, unitate hauek martxan jartzen badituzue eta hobekuntza esparruak aurkitzen badituzue, gurekin kontaktuan jartzea eskertuko genizueke: info@zerbikas.es .
UNITATE DIDAKTIKOAK
FISIKA
GIZARTE ZIENTZIAK
HEZKUNTZA ARTISTIKOA
ETIKA / HIRITARTASUNA
HIZKUNTZA ETA LITERATURA
INFORMAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIORAKO TEKNOLOGIAK
MATEMATIKA: estatistika
MATEMATIKA: ekuazio linealak
TEKNOLOGIA