ZEINTZUK DIRA IKASKUNTZA-ZERBITZU PROIEKTU BATEN OINARRIZKO OSAGAIAK?
IKASKUNTZA-ZERBITZUAREN OINARRIZKO LAU OSAGAIAK
Roser Batlle , bere liburuan, APRENDIZAJE-SERVICIO. Compromiso Social en Acción (Edit. Santillana .2020) IkZ-ren oinarrizko lau osagaiak identifikatzen ditu laugarren kapituluan.
Liburu honen irakurketa gomendatzen dizuegu. Ikaskuntza-Zerbitzu proiektu bat zer den eta zer ez denari buruzko oso ideia on eta argiak ematen dizkigu. Jarraibideak ematen dizkigu gure proiektua IkZ den edo ez den baloratzeko eta proiektu bat irakurtzean IkZ-ren proiektu baten oinarrizko ideiara eta osagaietara hurbiltzen den baloratzeko.
Ikaskuntza-Zerbitzu esperientzia desberdinak ezagutzen dituguneak, ia beti lau osagai komun identifika ditzakegu:
Irudia 2. Ikaskuntza-Zerbitzuaren osagaiak.
Orokorrean, hurrengoa esan dezakegu:
- Nabarmenki hobetu daitekeen behar sozial edo inguruneko arazo batetik abiatzen da.
- Behar horri erantzuna eman diezaiokeen komunitate zerbitzua antolatzen da.
- Horrek guztiak ikaskuntza esanguratsuak ematen dizkie ikasleei.
- Orokorrean –salbuespenak daudelako-, beharrezkoa da alianza bat egitea, inguruko eragileekin sarean lan egitea , komunitatearekin barerakin.
Hezitzaileok ez ditugu beti faktore horiek ordena honetan hautematen. Batzuetan, komunitateari zerbitzua ematea bururatzen zaigu lehenik, gure neska-mutilak motibatuta eta konprometituta daudela uste dugulako, nahiz eta ahots ortodoxoek defendatzen duten oentsatu behar dugun lehenengo gauza haiek eskuratzea nahi dugun ikaskuntzetan dela.
Hala ere, ikaskuntza-zerbitzua gizarte-esparrua eta eremu pedagogikoa biltzen dituen binomioa denez, egia esan, askoz ere errezagoa da (eta zentzu gehiago izan dezake) inguruko benetako beharretatik abiatzea, eta, ondoren, ikasleek horiei aurre egin ahal izatea eta hortik ikasteko aukerak sortzea.
Nolanahi ere, prozesu mentalaren amaieran, lau pieza horiek mahai gainean izango ditugu, edozein dela ere agerpen ordena.
(35. Orrialdea)
Edozein egoeratan IkZ proiektuak aurkezten ikasteko eta IkZ sarietarako dokumentu interesgarri bat hurrengoko hau da:
“Cuéntanos tu Proyecto ApS” REDAPS-ek egina (Roser Batlle, Josemari Aymerich, Rafa Mendia eta Javier Torregrosa) eta EDEBÉ-k argitaratua.
Hemen deskargatu dezakezu:
https://www.aprendizajeservicio.net/wp-content/uploads/2022/06/GUIA-CUENTANOS-TU-PROYECTO-APS.pdf